Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB
Hauteskunde Orokorrak A10
A28
Agentziak | Erredakzioa
Alderdi Popularrak hauteskunde orokorretan lortutako emaitza txarren ondotik, independentistarik gabeko gobernu bat eskatu dio PSOEri.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
PPk hauteskunde orokorretan lortutako emaitzak "oso txarrak" direla onartu du PPren buruak, Pablo Casadok. Maiatzean egingo diren hauteskundeei begira, “babesa” berreskuratzeko, “ilusioz eta arduraz” lan egiteko konpromisoa hartu du, eta independentistarik gabeko gobernu bat eskatu dio PSOEri.
“Beti esan dut PSOE alderdi handia dela, oinarrizkoa Espainiaren azken urteetako historian, eta, emaitzak ikusita, independentistarik gabeko akordioak adostea espero dut gobernatu ahal izateko. PPrentzat Espainia da lehena. Herri honek egoerak eskatzen duen maila ematea espero dugu”, esan du.
Udal eta foru hauteskundeetarako eta Europako hauteskundeetarako hilabete falta denean, apirilaren 28ko emaitzek zentro-eskuina bat egin behar duela eta kanpainan estrategia bateratua behar dela erakusteko balio behar dutela esan du. "Hausturak Pedro Sanchezi besterik ez dio egin mesede", gaineratu du.
Gauerdian agertu da Pablo Casado PPren egoitzako prentsa aretoan, zuzendaritza nazionaleko eta Kongresurako hautagaiak alboan zituela.
Euskadiko PPk hauteskunde orokorretan inoiz izandako emaitzarik txarrenak lortu ditu eta Kongresuan eta Senatuan ordezkaritzarik gabe gelditu da. Guztira, 94.518 eskuratu ditu eta 2016ko abenduko hauteskundeetatik 54.035 boto galdu ditu, horietatik ia 30.000 Bizkaian. Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidentearen esanetan, alderdiaren emaitzak "txarrak" izan dira bai Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta baita estatuan ere. Hori dela eta, hausnarketarako deia egin du "zentroko indar handia" izatera itzultzeko.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa