Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB
Hauteskunde Orokorrak A10
Bilera
Agentziak | Erredakzioa
PSOEren ezezkoaren aurrean, Rajoyk ez dio proposamenik egin sozialistari. Hotza izan da bi buruzagion arteko agurra Moncloa jauregian.
Albisteak (4)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (2)
Pedro Sanchez PSOEko buruak gaur esan du ''aukera guztiak'' aztertuko dituela Espainian ''aldaketaren Gobernua'' egon dadin. Hala, igandeko hauteskunde orokorren ostean, sozialisten buruzagiak Rajoyri berretsi dio ez dutela babestuko PP ''Gobernuan jarraitzea'', bi hautagaiek Moncloan egin duten lehen bileran.
Sanchezen ezezkoaren aurrean, Rajoyk ez dio proposamenik egin sozialistari, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea eta Pedro Sanchez PSOEko burua Madrilgo Moncloa jauregian elkartu dira, 45 minutuko bileran, hauteskunde orokorren emaitzek utzitako egoera berria aztergai. 12:00etan hasi da hitzordua, eta hotza izan da bi buruzagion arteko agurra.
PSOEren jarrera
Pedro Sanchezek agerraldia egin du ondoren sozialisten egoitzan, bileraren berri emateko. ''PSOEk ez du babestuko Rajoy edo PP Gobernuan jarraitzea'', berretsi du bertan. Horrekin batera, adierazi du hauteskunde berriak deitzea ''azken aukera'' litzatekeela.
''Lerro gorriak jartzen dituztenen aurrean, guk zubiak eraikiko ditugu'', adierazi du. Sozialisten buruak gogoratu du orain PPri dagokiola Gobernua sortzen saiatzeko lana, eta lan horretan ez duela ''laburbiderik'' egon behar.
Legegintzaldi-akordio baterako Albert Riverren eskaintza eskertu du Sanchezek, baina erantzun dio oraingoa ez dela ''fronteen garaia'', baizik eta elkarrizketarena.
Halaber, jakitera eman du bileran Rajoyri eskatu diola sozialista baten esku geratzea Kongresuko presidentzia. ''Zentzuzkoa litzateke Kongresuaren presidentetza bigarren alderdiaren esku geratzea'', azaldu du.
Rajoyren jarrera
Alderdi sozialistaren ezezkoaren aurrean, Mariano Rajoy jarduneko presidenteak ez dio eskaintza zehatzik egin Sanchezi, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
Fernando Martinez Maillo PPko Antolakuntza idazkariordearen aburuz, Sanchezen ezezkoa hasiera kaxkarra da, baina PPko ordezkariek hitz egiten jarraituko dute PSOErekin.
Riveraren proposamena
Gaur bertab, Albert Rivera Ciudadanos alderdiko buruak legegintzaldirako akordioa negoziatzen hastea proposatu die Mariano Rajoyri eta Pedro Sanchezi. Zehazki, hiru aldeko negoziazio mahaia eratu eta ''oinarrizkoen akordioa'' sinatzea proposatu du, legegintzaldiari ekiteko eta Espainiaren egonkortasun ekonomiko eta politikoa bermatzeko.
Bilera-sorta
Gobernagarritasunerako aukera ezberdinak mahai gainean direla, hauteskunde gauetik, Rajoyk iragarri zuen gobernua sortzen saiatuko dela, hauteskundeak ''irabazi'' dituelako. Sozialistek, baina, esana zuten ez dutela Rajoyren inbestidura babestuko. Atzo bertan, Gobernuko iturriek adierazi zuten oraindik ez zegoela inolako eskaintza edo proposamenik mahai gainean; ildo horretan, adierazi zuten PSOEren burua bileretan lehena izatearen arrazoia hauteskundeetako emaitzak direla, sozialistak izatea bigarren alderdi bozkatuena, alegia.
Gaurko bileraren ostean, astelehenean bilduko da Rajoy Pablo Iglesiasekin eta Albert Riverarekin, bilera banatan.
Rajoyri ?ezezko irmo? bat ematea eskatu du Diazek
Hauteskunde orokorren ondoren, PSOEk ?gogoeta sakona? egin behar duela uste du Susana Diaz Andaluziako presidenteak, galdutako sinesgarritasuna berreskuratzen saiatzeko. Hala, Diazen hitzetan, sozialistak ezin dira ?oportunismo? edo ?abentura politikoetan? erori. Agindutakoa bete eta Mariano Rajoyri eta PPri ?ezetz irmo? bat esan behar dietela uste du buruzagiak.
Pablo Iglesias Podemoseko agintariaren ?larderia? gogor kritikatu du Diazek. Andaluziako presidentearen ahotan, ?adostasun batera heltzeko Katalunian autodeterminazio erreferendum bat onartzea nahitaezkoa? dela esan zuen Iglesiasek. Sozialistek ?Espainiaren batasunarekin jokatzea? sekula onartuko ez dutela ohartarazi du Diazek.
?Alderdien gainetik dagoen independente bat? proposatu du Errejonek
Bestalde, Sanchez ezkerreko Gobernu baten buruzagi bezala ikusten ez duela onartu du Iñigo Errejon Podemoseko Kanpaina buruzagiak eta diputatuak. Horregatik, sektore guztien gustuko den ?figura independente? bat mahai gainean jartzeko aukera planteatu du hautetsiak.
?Ez dut Pedro Sanchez ikusten. Gure herriak behar dituen eraldaketa garrantzitsuak aurrera eramateko, baliteke figura independente bat behar izatea?, ziurtatu du Podemoseko diputatuak Onda Cero irratian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa