Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB
Hauteskunde Orokorrak A10
Hauteskunde osteko itunak
Agentziak | Erredakzioa
''Ez diogu babesa emango PPri'', berretsi du Euskadiko sozialisten buruak.
Albisteak (5)
Informazio gehiago (2)
Abenduaren 20ko hauteskunde orokorren emaitzen ostean, Idoia Mendia PSE-EEko buruak berretsi egin du sozialistek kontra bozkatuko dutela Mariano Rajoy PPko hautagaia presidente izendatzeko inbestiduran, ''azken lau urteotan Rajoyk bideratutako murrizketa politiken aurrean erabat kontra'' daudelako.
Tomas Meabe PSOEko gazteriaren sortzailearen inguruko erakusketa batean egin ditu adierazpenak Mendiak eta, bertan esan duenez, ''ziurgabetasun-garaia'' ireki da Espainian.
''Ziurgabetasunez betetako panorama utzi dute hauteskunde orokorrek, eta sozialistek erantzukizunez jokatuko dugu, beti egin izan dugun bezala eta etorkizunean egingo dugun moduan, jada aurreratu dugunez'', azaldu du.
Mendiak adierazi du PPri dagokiola gobernua osatzea, ''hauteskundeak irabazi dituelako''. ''Sozialistek kontra bozkatuko dugu, murrizketa eta desberdintasun politiken aurrean erabat kontra gaudelako''.
''Ez dugu Alderdi Popularra babestuko'', berretsi du. ''Jendearen alde jarriko gara, gaizki pasatzen ari direnen alde. Horiengan pentsatuta hartuko ditugu erabakiak'', esan du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa