Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB
Hauteskunde Orokorrak A10
Egutegi politikoa
EITB.EUS
Gorteak urtarrilaren 13an osatuko dira. Hortik aurrera, erregeari dagokio hautagaiak aurkeztea. Bi hilabeteren buruan, gehiengorik ez bada, hauteskundeak deituko dira berriro.
Gorteak urriaren 27an desegin ziren. Argazkian (EFE), Kongresua, hutsik.
Abenduaren 20ko hauteskunde orokorren emaitzek utzitako ziurgabetasun politikoa gorabehera, arautegiak presidentea aukeratzeko eta gobernua osatzeko epe zehatz eta argia ezartzen du: lehen inbestidura-bozketa egiten denetik, bi hilabete. Tarte hori dute alderdiek negoziatzeko, eta Kongresu berriaren aniztasuna dela eta, litekeena da elkarrizketak Gabonak amaitu baino lehen abiatu behar izatea.
Ganberak urtarrilaren 13an osatuko dira, 10:00etan hasita. Kongresuko mahaia eta ganbera horretako presidentea aukeratu beharko da egun horretan.
15 eguneko epean, legegintzaldi berri honen hasierako saioa egin beharko da.
Urtarrilaren 13tik aurrera, Espainiako erregeari dagokio, taldeekin bilduta eta babesak kontuan hartuta, hautagaia proposatzea. Hori egiteko eperik ez du estatuburuak.
Kongresuko arautegiaren arabera, hautagaiak ganberaren gehiengo osoaren babesa behar du aukeratua izateko. Hala izango ez balitz, 48 orduko epean bigarren saio bat egin beharko da; kasu horretan, gehiengo soilarekin nahikoa da.
Bi hilabeteko epean, hautagaiek babes hori lortzen ez badute, hauteskundeak berriro deitu behar direla jakinaraziko dio Kongresuko presidenteak erregeari. Udaberrian izango lirateke boz horiek.
Tarte honetan, Mariano Rajoy jarduneko presidentea izango da, eta izapideekin lotutako erabakiak baino ezingo ditu hartu.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa