Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB
Hauteskunde Orokorrak A10
Itunak
EITB.EUS
Gehiengo osoen faltak eta Kongresuaren zatiketak negoziatzera eta akordioak lortzera behartuko ditu alderdiak.
Albisteak (6)
Informazio gehiago (1)
Abenduaren 20ko hauteskunde orokorren emaitzek alderdi askok osatutako ganbera eta gehiengo osorik gabeko taldeak utzi dituzte. Horrenbestez, negoziazioak eta itunak ezinbestekoak izango dira inbestidura eta gobernu osaketa gauzatzeko. Lehen bozketan gehiengo absolutua (176 eserleku) behar dute hautagaiek; bigarrengoan, nahikoa da gehiengo sinplea. Kasu horretan, Kataluniako zein Euskal Herriko alderdiak gako izan daitezke, zuri edo alde bozkatuta, emaitzan eragin dezaketelako.
Indar politikoek akordiorik lortuko ez balute, hauteskundeak deitu beharko lirateke berriro.
Zeintzuk dira aukera posibleak?
PP (123) + PSOE (90): 213 diputatu
Espainiar Estatuko demokrazian ez da inoiz halakorik izan, baina Alemanian, esaterako, horrela osatu zuten gobernua. Bi alderdi handien batuketak aise gaindituko luke gehiengo osoaren langa, baina Pedro Sanchezek baztertu egin du: "Nahi baduzue, bekokian tatuatuko dut: ez da koalizio handi hori egongo", esan du sozialisten buruak.
Beste aukera, bigarren bozketan legoke. Sozialistek zuri bozkatuko balute, Rajoyk gutxiengoan osatu ahalko luke gobernua.
PSOE (90) + Ciudadanos (40) + Podemos (69): 199 diputatu
Gobernu hirukoitz honek gehiengo osoaren muga erraz pasatuko luke, baina nekez jardungo dute batera Ciudadanosek eta Podemosen lurralde taldeek, Kataluniako auzia tarteko.
PP (123) + Ciudadanos (40): 163 diputatu
Albert Riverak ez zituen esperotako emaitzak lortu, eta eskuratutako 40 ordezkariak ez dira nahikoak Rajoyren inbestidura bermatzeko. Ciudadanosen buruak abstentzioa eskaini dio PPri, baina nahikoa ez denez, PSOEri ere berdin jokatzeko eskatu dio.
Zentro-eskumako bloke honek 13 boto beharko lituzke gehiengo osoa lortzeko eta Rajoyren inbestidura lehen bozketan ahalbideratzeko. Kasu horretan, ezinbestekoak dira hiru alderdi hauetako bik alde bozkatzea: EAJ (6 eserleku), ERC (9 ordezkari) edota DL (CDC eta Unioren disidenteek osatutako koalizioa, 8 eserleku). Coalicion Canariak ere alde bozkatu ahalko luke.
PSOE (90) + Podemos (69) + IU (2): 161 diputatu
Ezkerreko alderdien blokea deitu izan duenak 161 eserleku eskuratuko lituzke, eta EH Bilduren bi aldeko botoekin ere, beste 13 beharko lituzke gehiengo osoa lortzeko.
Podemosen baitako egoerak, dena den, badu zailtasunik, talde parlamentario bakarra barik, En Comu Podemek (Kataluniako hautagaitza, 12 eserleku), Galiziako Mareak (6) eta Compromis-Podemosek (Valentzia, 9) talde propioa nahi baitute. Ada Colau En Comu Podemeko buruzagiak ohartarazi duenez, ez dute Sanchezen inbestidura babestuko Kataluniako erreferenduma ezinbestekoa jotzen dutelako.
PSOE (90) + Ciudadanos (40): 130 diputatu
Bigarren bozketan bakarrik da posible aukera hau, eta honetan ere baldintza jakin batzuk bete behar dira. PPren abstentzioa (gainerako indarrek kontra bozkatzen badute ere), edo PPk edo Podemosek bakarrik kontra bozkatzen badute (kasu horietan, gainerako taldek zuri bozkatu behar dute).
tu behar dute).orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa