Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB
Hauteskunde Orokorrak A10
A20
Agentziak | Erredakzioa
UPyDk ez du ordezkaritzarik lortu, eta bere historiako daturik txarrenak lortu ditu: botoen % 0,6 eta 150.000 boto baino gutxiago.
Herzog, hauteskundeetako emaitzen berri izan ondoren. Argazkia: EFE
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Hauteskunde orokorrak izan ondoren, Kongresuan ordezkaritzarik ez lortzea deitoratu du Andres Herzog UPyDko presidentegaiak, baina emaitza txarrak onartu ditu. “Espainiak galtzen du, baina hautetsontzien agindua da”, adierazi du.
Magenta koloreko alderdiaren buruzagiak agerraldia egin du hauteskundeetako emaitzen berri izan ondoren. UPyDk ez du ordezkaritzarik lortu, eta bere historiako daturik txarrenak lortu ditu: botoen % 0,6 eta 150.000 boto baino gutxiago.
Hala, UPyDk ez du Diputatuen Kongresuan ordezkaritza izateko helburua lortu, eta inkestek iragarritako emaitza txarrak baieztatu egin dituzte.
Herzogek bere alderdiak jasotako datuen balorazioa egin du, ehun afiliatu baino gutxiagoren aurrean, 'UPyD' eta 'ez gaituzte geldituko' oihuen artean.
"Ez da posible izan", esan du. Gainera, emandako babesa eskertu die jarraitzaileei, eta, bide batez, azken zortzi urteetan alderdiak Kongresuan egindako lan "handia" goraipatu du.
" goraipatu du.orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa