Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB
Hauteskunde Orokorrak A10
PSOE
Agentziak | Erredakzioa
PSOEko idazkari nagusiaren esanetan, hauteskunde-kanpainan PSOE “desagertzeko” saiakeran “interesen koalizioa” osatu dutenek “porrot” egin dute.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (2)
Pedro Sanchez PSOEko presidentegaiak PP zoriondu du, eta ?Gobernua osatzen saiatzea? Alderdi Popularrari dagokiola adierazi du. Hala ere, ?Espainiak ezkerra eta aldaketa? nahi dituela azpimarratu du.
Agerraldia egin du Sanchezek Ferrazeko egoitzan, Ramon Rubial aretoan, 300 militante baino gehiagoren aurrean, eta txalo eta ?presidente, presidente? oihu artean hartu dute.
PSOEri botoa eman dioten espainiarrei eskerrak eman dizkie Sanchezek, eta hauteskunde-kanpainan PSOE ?desagertzeko? saiakeran ?interesen koalizioa? osatu dutenek ?porrot? egin dutela erantsi du.
Sozialisten buruzagiaren hitzetan, espainiarrek botoarekin ?aro politiko berri bat zabaldu dute?. ?Elkarrizketa garaia? izango dela azaldu du. ?Herriaren interesak defendatzeko?, PSOE ?hitz egiteko, eztabaidatzeko eta adosteko? prest dagoela esan du.
PSE-EEk leku politikoa berreskuratu duela uste du Mendiak
Hauteskunde orokorretan Euskadin lortutako emaitzekin, sozialistek toki politikoa berreskuratu dutela esan du Idoia Mendia PSE-EEko idazkariak.
Euskal sozialistek ez dituztela espero zituzten emaitzak lortu onartu du Mendiak, baina EAEko hiru lurraldeetan ordezkaritzari eutsi izana goraipatu du.
Nahiz eta emaitzak espero zituztenak ez izan, Espainian ?PPri eta Rajoyri alternatiba bakarra? PSOE dela azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa