Hauteskunde orokorrak Espainian, azken ordukoa, 2023ko uztailaren 23an – EITB - EITB
Hauteskunde Orokorrak A10
Emaitzak
Agentziak | Erredakzioa
PPk 123 eserleku eskuratu ditu, PSOEk 90, eta Podemos da hirugarren alderdia, 69rekin. Guztira, 13 alderdi izango dira Kongresuan, eta lauk izango dituzte 40 parlamentari baino gehiago.
Albisteak (9)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (2)
Alderdi Popularrak irabazi ditu 2015eko abenduaren 20ko hauteskunde orokorrak, botoen % 28 eta 123 eserleku lortuta (botoen % 99 zenbatuta). Soraya Saez de Santamaria Gobernuko presidenteordeak baieztatu duenez, PPk lortu ditu boto gehien gaurko hauteskundeetan. Edonola ere, 63 ordezkari galdu ditu, 2011ko hauteskundeetako datuekin alderatuta.
PSOE da Estatu mailan bigarren alderdia, 90 eserleku eta botoen % 22 lortu baititu. Halere, sozialistek 19 diputatu galdu dituzte.
Podemos da Diputatuen Kongresuko hirugarren alderdia, botoen % 20 eta 69 ordezkari lortuta. Kontuan izan behar da alderdiaren botoekin batera, koalizioan aurkeztu den beste indarren botoak ere batzen direla bertan; Kataluniako En Comú Podem; Valentziako Compromís eta Galiziako En Marea.
Laugarren alderdia Ciudadanos da, 40 diputatu eta botoen % 13 lortuta.
Democràcia y Llibertat alderdiak (CiU zena) 8 eserleku lortu ditu, eta ERC 3 izatetik 9 izatera pasatu da. EAJk ordezkari bat irabazi du (6 lortu ditu guztira), eta EH Bildu 7tik 2ra igaro da. IUk bi ordezkari lortu ditu (9 ordezkari galdu dituzte), eta Coalición Canariak diputatu bat lortu du.
Geroa Bai, Unió Democrática de Catalunya eta UPyD ordezkaritzarik gabe geratu dira (azken horrek 5 zituen).
Boto zuriak % 0,75 izan dira, eta parte-hartzea, berriz, % 73koa.
Alderdibikotasunaren amaiera eta balizko itunak
Igande honetako hauteskundeetako emaitzek baieztatu egin dute aldez aurretik hainbatetan iragarri izan den alderdibikotasunaren amaiera.
Hauteskundeak irabazi baditu ere, Alderdi Popularrak 60 diputatu baino gehiago galdu ditu, eta ez du gobernatzeko adina ordezkari lortu, ezta Ciudadanosekin bat eginda ere (azken horrek 40 eserleku ditu).
PSOEk ere atzera egin du, eta, Podemosekin eta IUrekin bat eginez gero, 162 eserleku bilduko lituzkete.
Hainbat erkidego
Andaluzian eta Extremaduran bakarrik irabazi du PSOEk, eta Madrilen, Katalunian eta Valentzian lortu dituzte emaitzarik txarrenak sozialistek. PSOE hirugarren alderdia da bertan.
Ahal Duguk lortu ditu boto gehien EAEn, baina EAJk baino eserleku bat gutxiago lortu du. Madrilen, bestalde, hirugarren alderdia da, PSOEren aurretik.
Senatua
Botoen % 92,92 zenbatuta, PPk irabazi ditu hauteskundeak Senatuan, 121 eserlekurekin. Atzetik geratu dira PSOE (50) eta Podemos (16).
Democracia y Libertad, ERC eta EAJk 6 ordezkari lortu dituzte, eta Aldaketak, berriz, 1. EH Bildu, Ciudadanos eta Geroa Bai kanpoan geratu dira.
Herritarrek, guztira, 208 senatari aukeratu dituzte.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa