Europakoak 2019
Maiatzak 25
Erredakzioa
Beraz, ez du koalizioa osatuko EH Bildurekin, BNGrekin eta NOS-UPekin. Datozen egunetan erabakiko dute hauteskunde kanpainan zer rol izango duten.
Argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
CUP Kataluniako alderdia ez da datorren maiatzaren 25eko Europako Hauteskundeetara aurkeztuko. Alderdiaren Kontseilu Politikoa Lleidan elkartu da igande honetan eta erabaki hori hartu du. Beraz, CUPek ez du koalizioa osatuko EH Bildurekin, BNGrekin eta NOS-UPekin.
Erabakiaren arrazoiak azaldu dituzte ohar batean: "Ez dugu Europako Parlamentuan egoteko eskaririk antzeman ezker independisten eta herri mugimenduen artean".
"Europar Batasuna espazio antidemokratikoa da, zerbitzu publikoen pribatizazioa, zorraren diktadura eta kapitalaren eta estatuen interesak ezartzen dituena", eta "sistema antidemokratiko eta zurrun hori salatzeko hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki dugu".
Hauteskundeetara aurkeztuko ez badira ere, datozen egunetan erabaki beharko dute kanpainan zer rol izango duten.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa