Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak
Albisteak
Europako hauteskundeak
Erredakzioa
Alderdiko euskal hautagaien hitzetan, alderdi-bitasunaren amaiera "gehiengoa duten alderdiek eragindako baldintza sozialek" ekarri dute.
Ahal Dugu alderdiko euskal hautagaiak. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Maiatzaren 25eko hauteskundeetan, gehiengoa duten alderdiek lortu zituzten emaitzek alderdi-bitasunaren amaiera "argi" markatu dutela uste du Euskal Herriko Ahal Dugu alderdiak.
Xabier Benito eta Itxaso Cabrera euskal hautagaiek prentsaurrekoa eman dute Bilbon. Maiatzaren 25eko emaitzak aztertu dituzte.
Xabier Benito alderdiko euskal hautagaiaren hitzetan, alderdi-bitasunaren amaiera "gehiengoa duten alderdiek eragindako baldintza sozialek" ekarri dute.
"Europako merkatuen eta troikaren esanetara egon dira eta haien interesak herritarrei inposatu dizkiete, eta orain herritarrek ez diete uste zuten legitimotasunik eman", erantsi du Benitok.
Ahal Duguko hautagaiak "sistemaren aurkakoak" eta "'frikiak'" direla esan dute PPk eta UPyDk. "Argudiorik ez dagoenean irainak erabiltzen dituzte", erantzun du Itxaso Cabrerak.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa