Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak 2019

16:28

Albisteak

Sozialisten erantzuna

Patxi Lopezek egindako lana goraipatu dute euskal sozialistek

Erredakzioa

"Badoa bakearen lehendakaria", azpimarratu du Madinak. Elorzak erabakia laudatu du. Arriolaren hitzetan, "buruzagi bikaina" izan da. Prietoren esanetan, erabakia "gogoeta" baten ondorioa da.

  • Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

    Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eduardo Madina Kongresuko talde sozialistaren idazkari nagusiak aitortu duenez, berarentzako ez da egun erraza; izan ere, Patxi Lopez "lagun handiak" PSE-EEren ezohiko kongresua iragarri du, eta bere burua aurkeztuko ez duela aurreratu du. "Bakearen lehendakaria badoa", azpimarratu du Madinak.

Madinaren ahotan, "emozionalki egun oso gogorra" izaten ari da. Lopez "lagun handia" duela gaineratu du PSOEko ordezkariak. Urte askotan gauza ugariren partaide izan gara, "batzuk eztiak, beste batzuk mingotsak, eta baita une oso zailak ere".

Odon Elorza

Bestalde, Odon Elorza PSEko diputatuak Lopezen erabakia laudatu du, eta euskal sozialismoaren papera sendotuko duela erantsi du.

"Ezer esatekorik ez" dagoela adierazi du Elorzak. Lopezen erabakia "oso ongi" iruditzen zaiola esan du. "Behin ETA desagertuta, bi indar abertzale oso garrantzitsu daude" Euskadin, eta euskal sozialismoaren papera indartuko du erabakiak, diputatuaren hitzetan.

Iñaki Arriola

Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak azaldu duenez, Patxi Lopezen erabakia "egokia" da. Lopez "buruzagi bikaina" izan dela goraipatu du.

Zentzu horretan, "gaitasuna eta karisma dituen gizona dela demostratu du" Lopezek, adierazi du. "Sozialismoan paper garrantzitsua izaten jarraitzea" espero duela gaineratu du.

Txarli Prieto

Txarli Prieto Arabako PSE-EEren idazkari nagusiaren ahotan, PSE-EEko zuzendaritza berrian, "zalantzarik gabe, aldaketa esanguratsuak" izango dira. "Ziklo bat itxi" eta beste bat zabaldu behar dela adierazi du Prietok. Horretarako, "politiketan eta pertsonetan aldaketak egin" behar direla gaineratu du.

Patxi Lopezen erabakia "gogoeta" baten ondorioa dela ziurtatu du Prietok. Igandeko eta azken urteetako emaitzen "joerak alderdia erabakiak hartzera bultzatu du, maila organikoan zein politikoan", esan du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena