Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak 2019

12:59

Albisteak

Europako hauteskundeak

EAJren eta EH Bilduren arteko berdinketa, Eusko Legebiltzarrean

Erredakzioa

Europako hauteskundeetako bozak kontuan hartuta horrela geratuko litzateke Gasteizko Ganbera: EAJk eta EH Bilduk 21 eserleku bakoitzak, PSEk 12, PPk 10, Ahal Duguk 6, Ezker Anitzak 4 eta UPyDk 1.

  • Eusko Legebiltzarra. Artxiboko irudia: EFE

    Eusko Legebiltzarra. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako hauteskundeetako emaitzak Eusko Legebiltzarrera estrapolatuz gero, EAJk eta EH Bilduk bakoitzak 21 eserleku lortuko lituzke, hau da, berdinketa teknikoa. PSE-EEk, ostera, 12 legebiltzarkide lortuko lituzke, eta Ahal Dugu alderdi berriak sei.

Europako hauteskundeak eta EAEko hauteskundeak ezberdinak dira; izan ere, erkidegoko hauteskundeetan hiru barruti daude, lurralde bakoitzeko 25 eserleku banatzen dira, alegia. Horrez gain, D'Hondt legea erabiltzen da erkidegoan. Europako hauteskundeetan barruti bakarra dago. Gasteizko Ganberan sartzeko botoen % 3 lortu behar dira; Europan ez dago horrelako mugarik.

Horregatik, igandeko botoekin joera bat bakarrik ezar daiteke. Hala ere, oraindik bi urte baino gehiago falta dira 2016ko EAEko hauteskundeetarako.

Europako hauteskundeetako bozak kontuan hartuta horrela geratuko litzateke Gasteizko Ganbera: EAJk eta EH Bilduk bakoitzak 21 eserleku lortuko lituzkete, PSE-EEk 12 legebiltzarkide, PPk 10, Ahal Dugu alderdi berriak 6, Ezker Anitzak 4 eta UPyDk ordezkari bakarra mantenduko luke. Gaur egun EAJk 27 legebiltzarkide ditu, EH Bilduk 21, PSE-EEk 16, PPk 10 eta UPyDk bakarra.

Lurraldeka

Igandeko emaitzen arabera, Bilduk Gipuzkoan eta Araban garaipena lortuko luke, eta EAJk Bizkaian. Emaitzak estrapolatzen baldin baditugu, hurrengoak izango lirateke: Bizkaian, jeltzaleek bederatzi legebiltzarkide lortuko lituzkete, EH Bilduk 6, PSE-EEk 4, PPk 3, Ahal Duguk 2 eta Ezker Anitzak 1.

Araban, EH Bilduk garaipena lortuko luke sei eserlekurekin, EAJk 5, PPk 5, PSE-EEk 4, Ahal Duguk 2, Ezker Anitzak 2 eta UPyDk 1. Azkenik, Gipuzkoan, EH Bilduk irabaziko luke bederatzi legebiltzarkide lortuta, EAJk 7, PSE-EEk 4, PPk 2, Ahal Duguk 2 eta Ezker Anitzak 1.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena