Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak 2019

10:36

Albisteak

Soslaia

Martin Schulz, Bruselako aurpegi ezagunetakoa

David Perez | eitb.com

Europako Alderdi Sozialistaren hautagaia Europako Parlamentuko presidente izendatu zuten 2012. urtean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martin Schulz (57 urte) alemaniarrak, Europako Alderdi Sozialistak Europako Batzordeko presidenterako duen hautagaiak, eskarmentu handia du Bruselako politikagintzan.

Ia hamar urte eman ditu Europako Parlamentuan, eta bertako aurpegi ezagunetakoa da. Izan ere, 2012. urtetik Euroganberako presidentea da, eta lehenagotik, 2004tik, Europako Talde Sozialistako burua.

Dena dela, Jean-Claude Juncker Europako Alderdi Popularreko hautagaia ez bezala, Schulz ez da inoiz lehen ministro izan, eta hauteslekuetan izango duen aurkari nagusia 18 urtez izan zen Luxenburgoko lehen ministro.

Europako hauteskundeetarako bidean, Schulzen lorpen handiena Europako Alderdi Sozialista batu izana da, etsai boteretsuak baditu ere, Ed Miliband laborista, kasu.

Martin Schulzek estilo zuzena agertu du Europako Parlamentuan, eta izaera alemaniar tipikoa du.

Politikari dagokionez, murrizketen eta zorroztasunaren aurka agertu da, horren ikur nagusia Angela Merkel aberkidea bada ere.

Europako Batzordeko presidente izango balitz, bere helburu nagusiak "langabeziaren aurkako borroka", Batzordea herritarrei gerturatzea eta AEBrekiko mendekotasuna haustea izango liratekeela azaldu du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena