Dida | EITB Gaztea irratiko programa
Dida
Elkarrizketa
Alex Sardui, Gaizka Salazar eta Haimar Arejita "Dida!"n izan dira, taldearen despedidaren berri ematen.
Gatibu. Argazkia: Gaztea
Gatibu taldeko Alex Sardui, Gaizka Salazar eta Haimar Arejita "Dida!"n egon dira, taldea utziko dutela iragarri eta ordu gutxira. 2025ean agurtuko dituzte oholtzak, abenduaren 13an BEC!en egingo duten kontzertu erraldoiean.
"Biba Zuek!" saioan eman dute berria, eta iragarri osteko orduak hunkigarriak izaten ari direla aitortu digute taldekideek.
2000. urtean ekin zion bideari Gatibuk, eta hamar disko plazaratuta utziko dituzte eskenatokiak. Euskal Herri osoan ez ezik, mundu zabaleko herrialde askotan ere zabaldu dituzte euren doinu dantzagarriak azken urteotan.
Taldea uzteko erabakian hirurak bat datozela diote Gatibuko kideek. "Naturalki heldu den erabakia izan da, eta dramarik hartu dugu", azaldu du Gaizkak.
25 urte hauetan bizitzeko modu bat elkarbanatu dute bizkaitar taldeko kideek. Eta iritsi zaie konpartitu duten proiektuari merezi duen itxiera emateko unea. Zuzenekoetan indartsu jarraitzen duten arren, ahuldu aurretik agurtu nahi dituzte zaleak. Metafora honekin azaldu du Haimar Arejitak: "Platanoa belztu aurretik jan behar da".
Gatibuk agur esango digu, baina kideek ez dute musika sekula agurtuko. Izan ere, musikarekin hasi, hezi eta bizi izan dira hiru musikariak.
BEC!eko hitzordu handiaren aurretik, izango da Gatibu zuzenean ikusteko aukerarik. Lehena, Durangoko Azokan, abenduaren 5etik 8ra. Denbora tarte horretan Gatiburen musika berririk entzungo ote dugun galdetuta, ez digute ezezkorik eman.
Azken kontzerturako sarrerak irailaren 23an jarriko dituzte salgai, 8:00etatik aurrera, taldearen webgunean.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.