Dida | EITB Gaztea irratiko programa

Dida

14:21

Dida

DIDA

Daddy Yankee: regetoiaren aitak 46 urte bete ditu

Daddy Yankee puertorricarraren urtebetetze eguna dela-eta, azken egunotan bere inguruan sortu diren azken albisteez aritu da Andrea Aranburu Dida! saioan.

  • Daddy Yankee.

    Daddy Yankee.

    8:54 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Herriko gazteen ipurdiak mugitzearen errudunetako batek, Daddy Yankeek, 46 urte bete ditu gaur. Hori dela-eta, jai giroko abestiak berreskuratu eta azkenaldian aldizkari musikaletako lerroburuetan agertzearen zergatiak azaldu ditu Andrea Aranburuk Dida! saioan.

Agurra gertu

Regetoi zale askok albiste txar batekin hasi dute urtea. Izan ere, Daddy Yankeek, bere sare sozialak baliatuz, 2022an bere ibilbide musikaleko azken bira egingo duela iragarri du. 11 minutuko kontzertuetako bideoen bilduma bat eginez eman du albistea; eta gainera, gainontzeko argitalpen guztiak ezabatu ditu, marketing estrategia gisa. Gasolina agortzen ari ote zaio?

Hori gutxi balitz bezala, Bizarrap musika ekoizle argentinarrak duela gutxi etor litekeen kolaborazio baten berri eman du. Instagramen mezu ezkutu bat partekatuz, Daddy Yankeerekin elkarlan bat egingo duela eman du ulertzera. Zehazki, Lo que pasó pasó abestia entzuten ari zela erakutsi zuen, eta jakinda argentinarrak igotzen duen eduki ororen atzean zergati bat dagoela, askok pentsa dezakete eskuartean zerbait dakartela.

Gainera, Daddy Yankeeren managerrak ekoizleari iruzkin batean hurrengoa utzi zion: "Estamos ReaDY", "DY"a letra larriz idatziz. Guztira mila miloi jarraitzaile baino gehiago pilatzen dituztela kontuan hartuta, nazioarteko musika urbanoa astinduko duen kolaborazioa izango da seguraski.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena