B-Aldea
B Aldea
Musika
Shane MacGowan bandako abeslariaren heriotza tarteko, The Poguesen hitak entzun ditugu Joseina Etxeberriarekin.
The Pogues. Argazkia: Steve Rapport / Getty Images
Azaroaren 30ean hil zen Shane MacGowan, The Pogues taldeko abeslari historikoa. Heriotzaren aitzakian, taldeari omenaldia egin dio Joseina Etxeberriak "B Aldea"n.
1982an sortu zuten The Pogues, gerora punk zeltaren ikono bihurtu zen musika taldea. Punka eta zeltar folklorea uztartu zituzten, maisutasunez, mundu mailako ospea lortu arte.
Joseinak azaldu digunez, seikotearen obrak oihartzun berezia izan zuen Euskal Herrian. Adibideak aipatzearren, nabarmena da The Poguesen eragina The Potes, Bizardunak eta McOnak taldeen musikan.
MacGowanen alkoholismoak eta drogadikzioak ondorio larriak izan zituen bai bere osasunean baita bere ibilbide profesionalean ere. Izan ere, bandako kideek taldetik bota zuten 1991n, bere jarrera desegokiekin gogaituta. Hamar urteren bueltan, 2001ean, berriz elkartu eta hainbat zuzeneko eman zituen The Poguesen frontman gisa.
65 urterekin zendu da musikaria, eta bere hileta elizkizuna memorian iltzatuta gelditzen den horietakoa izan da. Irlandar politikari, artista, musikari eta aktoreek inguratu dute artistaren hilkutxa, eta zuzenean abestu dituzte The Poguesen abesti ezagunenak.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.