B-Aldea
B Aldea
Musika
Joseina Etxeberriak 90eko hamarkadako punk rock kaliforniarra izan du hizpide “B Aldea”n, orduko hainbat taldek musika utziko dutela iragarri duten honetan.
Green Day, 1994ko Woodstock jaialdian. Argazkia: @greenday
90eko hamarkadako punk rockari buruz hitz egin digu Joseina Etxeberriak, "B Aldea"n. Orduko talde entzutetsuenetako batzuek, NOFX eta Sum 41 tarteko, euren ibilbide musikala bukatutzat emango dutela iragarri duten honetan, rockaren historia aldatu zuen mugimendua errepasatu dugu.
Hasteko, Bad Religion taldea aipatu du kolaboratzaileak, punk rock kaliforniarraren aitzindari gisa. Bandaren musika entzun bitartean, anekdota bitxia kontatu digu: 1994an, Oiartzungo Erne dantzalekuan jo zuten eta ezin izan zuten kontzertua bukatu. Publikoaren jauziek aretoko zorua apurtu eta parkingera erortzea eragin zuten. Istripuan hamabost bat zauritu izan ziren.
Green Dayren Dookie diskoa da 90eko punk rockaren mugarrietako bat. Laster 30 urte beteko dituen lanarekin orduko musika panoramaren goia jo zuen bandak. Hauek ere izan ziren Euskal Herrian, Andoaingo gaztetxean, hain zuzen ere.
Bukatzeko, agur esango duten bi talde (NOFX eta Sum 41) eta indartsu bueltatu den beste bat (Blink182).
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.