gaztea
Yoko Ona
B. F. | EITB Media
19:00etan hasiko da saioa, Sara Zozaya eta Eire gonbidatuekin. Streaming bidez jarraitzeko aukera izango da, Gaztearen YouTubeko kanalean eta webgunean.
Sarrerak agortuta
Informazio gehiago (1)
Agortu egin dira martxoaren 7ko 'Yoko Ona' bereziko sarrerak. Ekitaldia doakoa den arren, aurretik aulkia erreserbatzeko aukera zegoen, Bilborockek ezarritako edukiera bete arte.
Sarrerarik lortu ez dutenek streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute, Gaztearen YouTubeko kanalean eta webgunean.
Gainera, jarraipen berezia egingo zaio Gaztearen eta Yoko Onaren sare sozialetan.
Zer ikusiko dugu?
18:30ean irekiko dira Bilborockeko ateak, eta 19:00an hasiko da 'Yoko Ona' berezia.
Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia ikusiko ditugu oholtzan, bi gonbidaturekin: Sara Zozaya eta Eire bikotea. Andrea Aranburu saioko kolaboratzailea ere bertan izango da.
Musikaren industrian emakume gazte gisa bide bat abiatzearen gazi-gozoak, besteen begirada, artista gazteek pairatzen duten paternalismoa eta militantzia feminista izango dituzte hizpide, beste hainbat gairen artean.
Saioa bukatuta, akustiko berezia eskainiko dute musikariek, 'Yoko Ona'ko kideekin.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.