08:55

gaztea

Gaztea Sariak

Eskuragarri daude Gaztea Sarietako sarrerak, Euskaldunaren webgunean

Gaztea | EITB Media

Tiketak doakoak diren arren, Euskaldunaren webgunean erreserbatzea ezinbestekoa da. Bi sarrera mota egongo dira: otsailaren 28rako bata (Gorka Urbizuren kontzertua) eta otsailaren 29rako bestea (Gaztea Sarien banaketa eta ETSren kontzertua).

  • Gaztea Sariak

    Gaztea Sariak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2024ko Gaztea Sarietarako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, Euskalduna Bilbaoren webgunean.

Bi tiket erosteko aukera izango duzue webgunean: lehenengo egunekoa (otsailak 28) eta bigarrenekoa (otsailak 29). Bi egunetan joan nahi izanez gero, egun bietako tiketak erosi beharko dituzu.

Bi sarrerak doakoak diren arren, Gaztea Sarietara joateko ezinbestekoa izango da tiketa erreserbatu eta bertan aurkeztea.

Festa bakarra, bi egunetan

Otsailaren 28an, Gorka Urbizuk irekiko dio atea Gaztearen garaikur banaketari, bakarlari gisa emango duen bigarren kontzertuan.

Bigarren egunean (otsailak 29), Gazteako ikus-entzuleen botoak zenbatuta, iazko artista edo bakarlari onena, abesti onena, disko onena, bideoklip onena eta zuzenekorik onena sarituko ditugu.

Festa behar bezala bukatzeko, ETS taldeak zuzenekoa eskainiko du, 2025erako BECeko bi kontzertuetarako sarrera guztiak agortu ostean.

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena