11:46

gaztea

Musika

Lukiek, Ezpalak, Brigade Loco, Bad Sound System, Moonshakers eta Gozategi, asteburuko kontzertuen artean

B. F. | EITB Media

Herrietako jaiez gain, Ekinez Jaialdia (Bergara), Legoreggae festibala (Legorreta) eta Andoaingo Rock Jaialdia ospatuko dira aste bukaera honetan.

  • Lukiek

    Lukiek. Argazkia: @aiiraola @eriksuso

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Musikaz lepo dator ekaineko bigarren asteburua. Besteak beste, Lukiek, Ezpalak, Brigade Loco, Bad Sound System, Moonshakers eta Gozategi taldeen zuzenekoak izango dira ikusgai.

Ostirala

Bergaran, Ekinez Jaialdiaren lehen edizioa abiatuko dute. 18:00etatik aurrera, Pubic Enemy, No Limits, Streetwise, Unidad Alavesa, Rotten XIII, Dinamita, Kaleko Urdangak, Azken Sustraiak eta Barne Guda taldeak oholtza gainean ikusteko aukera izango da. Sarrerak salgai daude, 20 euroren truke.

Bilboko Kafe Antzokian, Moonshakers taldeak gonbidatuz beteriko Rabba Rabba Band! kontzertu berezia antolatu du. Izenen artean, honako artistak: Mamen Rodrigo (Puro Chile, Vulpess), NorthAgirres taldeko Ana, Capsulako taldeko Coni eta Last Fair Deal taldeko Virginia. Sarrerak 12 euro balio du aurretik erosita, eta 16 txarteldegian. 21:30ean irekiko dituzte ateak.

Igorreko jaietan, Lukiek eta Ezpalak rock taldeek zuzenekoak eskainiko dituzte, 22:00etan hasita, txosna gunean. Gero, jaien lehen eguna ixteko, Akerbeltz erromeria taldearekin dantzaldia.

Larunbata

Ekinez Jaialdiaren programazioaren baitan, Alerta Gorria, The Lio, Arene 6, Labana, Des-kontrol, Iheskide, Jonny Gerriwelt, Neallta Fola eta Brigade Loco taldeak zuzenean ikusteko aukera izango da Agorrosin futbol zelaian, 18:00etatik aurrera.

Legorretan, Legoreggae festibala herria dantzan jartzeko prest dator, beste urte batez. Kartelburuen artean, Mellow Mood, Bad Sound System Belen Natalí eta Errege Sound System. Tiketak salgai daude, 15 euroan, hemen.

Legoreggaeren kartela

Legoreggaeren kartela

Andoainen ere izango da zer entzun eta dantzatu. Nafarroa Plazan, Andoaingo Rock Jaialdiaren XIV. edizioa ospatuko da, 18:00etatik 00:50era bitartean. Sarrera doakoa da eta, besteak beste, El Drogas, Gailu eta Parlor Snakes bandak arituko dira oholtza gainean.

Igorren, Galazota arratiar rock bandak eta Gozategi erromeriak itxiko dute jaietako lehen asteburua, 22:00etatik aurrera.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena