gaztea
Teknologia
B. F. | EITB Media
Instagramen egin da ezaguna “Lagunik Onenak” funtzioa. Tresnaz baliatuta, eduki pertsonalak jarraitzaile multzo jakin bati erakusteko aukera ematen du sare sozialak.
Twitter. Argazkia: EFE
Twitterrek edukiak modu pribatuan partekatzeko Twitter Circle izeneko tresna sortu du. Instagrameko "Lagunik Onenak"en antzeko funtzioa da: eduki pribatuak jende konkretu batekin partekatzeko balio du eta profil bakoitzak gehienez 150 erabiltzaileko zerrenda osatu dezake.
Twitter Circlen sartzen dituzun erabiltzaileak ez dute zertan jarraitzaileak izan eta nahiz eta profil publikoa eduki, aukeratutakoei bakarrik bidaliko zaie partekatutako txioa. Twitter konpainiak duela hilabete batzuk iragarri zuenez, "mundu mailako erabiltzaile kopuru murritz baten artean" jarri zuten martzan Circle tresna.
Gaur estreinatu dute modu publikoan, funtzio berriaren erabileraren inguruko gida honekin lagunduta.
Twitter Circle
Nola erabiltzen da?
Txio bat idaztera goazenean, 'Guztiek' edo 'Twitter Circle' aukera afertuko zaizu zure profileko argazkiaren ondoan. Bertan, txioa nori zuzendu nahi diozun erabaki dezakezu, baita Twitter Circlen dituzun lagunen zerrenda editatu ere.
Eta, nola jakin norbaiten zirkuluan bagaude? Beste erabiltzaile baten Circleko kidea zarela jakingo duzu zure timelinean agertzen den txio batean "@erabiltzailearen Twitter Circleko kideek soilik ikus dezakete txio hau" mezua irakurtzen duzunean.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.