Teknologia -

Sare sozialak

Elon Muskek Twitter erosi du

Sare sozialak onartu egin du munduko pertsona aberatsenak egindako eskaintza, 44.000 milioi dolarrekoa inguru.

Elon Musk. EFE
Elon Musk. EFE
Elon Musk. EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lortu du Elon Muskek. Twitterrek baieztatu du onartu egin duela munduko pertsonarik aberatsenak sare soziala erosteko egindako azken eskaintza, 44.000 milioi dolarrekoa (41.000 milioi euro).

"Twitterreko Kontseiluak prozesu zabala eta zehatza egin du Elonen eskaintza aztertzeko, balioa, ziurtasunak eta finantziazioa kontuan hartuta. Operazioaren ondorioz, akziodunek pizgarri nabarmena jasoko dute", azaldu du batzorde horretako presidente independenteak, Bret Taylorrek.

Sare sozialaren akziodunek oniritzia eman behar diote orain akordioari. Dena dela, operazioa aurten gauzatzea espero da.

Akordioaren arabera, Tesla eta SpaceX konpainietako buruak akzio bakoitzeko 54,2 dolar emango dizkie Twitterreko akziodunei, eskudirutan. Urtarrilaren 28an (egun hartan hasi zen Musk sare sozialaren akzioak erosten) balio zutena baino % 38 garestiago ordainduko ditu, beraz.

"Adierazpen askatasuna demokrazia funtzionaletako oinarria da, eta Twitter gizakien etorkizunerako garrantzitsuak diren gaiak eztabaidatzen diren herriko plaza digitala da", adierazi du Muskek.

Horren esanetan, Twitter "inoiz baino hobea" izatea du helburu. Besteak beste, neurri hauek onartuko dituela aurreratu du: algoritmoak kode askekoak izatea, spam-a egiten duten bot-ak ezabatzea eta benetako erabiltzaile guztiak egiaztatzea.

Operazioa baieztatu baino lehenago, Musk dagoeneko ari zen Twitterren idazten jabea balitz bezala: "Espero dut nire kritiko zorrotzenek ere Twitterren jarraitzea, hori baita adierazpen askatasuna".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Gaurko azken minutuko albisteak Twitter Ameriketako Estatu Batuak Sare sozialak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak