12:48

Musika

Iragarpena

Los Chikos del Maiz eta Dellafuente, 2020ko Donostia Festibaleko lehen iragarpenak

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Horiez gain, Don Patricio, Huntza, Dupla, Guitarricadelafuente eta Hakima Flissi ere iragarri ditu antolakuntzak. Jaialdia irailaren 18an eta 19an izango da, Donostiako Hipodromoan.

  • Los Chikos del Maiz

    Los Chikos del Maiz

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Los Chikos del maiz, Dellafuente, Don Patricio, Huntza, Dupla, Guitarricadelafuente eta Hakima Flissi dira 2020ko Donostia Festibala jaialdiko lehen iragarpenak. Hala jakinarazi du gaur antolakuntzak, ohar baten bidez.

Horrez gain, 2020an kanpalekua egongo dela azaldu du, Donostiako Hipodromotik 10 minutura dagoen berdegune batean. Jaialdiaren webgunean tokiak gorde daitezke. Halaber, lehen bonoak ere salgai daude, 38 euroren truke (eskaintza berezia da, azaroaren 18ra arte).

ARTISTAK

Los Chikos del Maiz bikote valentziarra bueltan da Comancheria diskoarekin. Besteak beste, Ana Tijoux edo Kase O. musikariekin elkarlanean aritu dira proiektuan.  

Dellafuente musika urbanoaren erreferentea ere Donostian izango da datorren urtean. Flamenkoa, trapa edo doinu latinoenak ez dira faltako.

Guitarricadelafuente ezagun bilakatu da azken hilabeteotan, Instagram zein Faceboook sareetara igotako abestie esker. 2020an Donostian izango da Zaragozako bakarlaria, gitarra eta ahotsa lagun dituela.

Soul, R&B, reggae, funk eta afrobeat ukituak ekarriko ditu Hakima Flissik, Gazteako 2019. urteko Maketa Lehiaketaren garaileek.

Don Patricio Locoplaya hirukotean ibili da buru-belarri orain arte. Ondoren, "Contando Lunares" arrakastarekin egin da oso ezagun. La dura vida del joven rapero du izena bakarlari gisa argitaratutako lehen diskoak.

Azkenik, Dupla eta Huntza talde euskaldunek osatu dute lehen iragarpenen zerrenda.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena