09:24

Musika

Bira

Ken Zazpik sei kontzertu iragarri ditu abuzturako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hilaren 1etik aurrera, Azpeitian, Ezpeletan, Saguesen, Ondarroan, Burlatan eta Bilbon izango dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Atsedenik hartu gabe ibiliko dira Eñaut Elorrieta eta taldekideak abuztuan. Hilabetea hastearekin batera, hilaren 1ean, Azpeitian dute hitzordua gernikarrek.

Bost egun geroago, abuztuaren 5ean, Ezpeletako plaza girotzeaz arduratuko dira, eta horixe berori egingo dute hilaren 14an, Donostiako Aste Nagusian. Egun horretan, Sagueseko agertoki gainera igoko da Ken Zazpi.

Abuztuaren 16an ere, hitzordua dute; kasu honetan, Ondarroako portuan. Bukatzeko, hilaren 17an, Burlatan arituko dira, eta hilaren 20an, berriz, Bilbon, Abandoibarran.

ABUZTUA

-Abuztuak 1, astelehena, AZPEITIA, Plaza

-Abuztuak 6, larunbata, EZPELETA, Plaza

-Abuztuak 14, igandea, DONOSTIA, Sagues

-Abuztuak 16, asteartea, ONDARROA, Portua

-Abuztuak 17, asteazkena, BURLATA, Sotoko aparkalekua

-Abuztuak 20, larunbata, BILBO, Abandoibarra

O, Abandoibarra

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena