Musika
Polemika
Luzia Zugadi | eitb.com
AEBko epaile baten arabera, Tribi Mambo artistak 1996an idatzitako kantu baten kopia da "Loca".
Shakira
New Yorkeko epaile federal batek berretsi duenez, 2010ean Shakirak grabatutako "Loca" abestia Tribi Mambo izenarekin ezagunagoa den Ramon Arias Vazquez dominikarrak sortutako kantu baten plagioa da. 1996an idatzi zuen abestia, eta Mayimba Musicek ditu horren eskubideak.
Alvin Hellersteineren epaiaren arabera, "Loca" abestia sortzerakoan Shakirak inspirazio iturri izan zuen "Loca con su tiguere" abestia ere kopiatutako kantu bat da.
"Mayimbak adierazi du Edward Bello Pouren 'Loca con su tiguere' eta Shakiraren gaztelaniazko 'Loca' bertsioa kopia ilegalak direla, eta, horrenbestez, jabetza intelektualaren legeak urratzen dituztela", dio epaiak.
Hori dela eta, elkarren artean negoziatzeko deia egin die epaileak bi aldeei, eta Mayimba diskoetxeari egindako kalteen gaineko agiria abuztuaren 29a baino lehen aurkezteko agindu die.
Halaber, auzi horrekin lotutako hurrengo urratsa irailaren 8an emango dutela argitu du epaileak. Mayimba Musicen abokatuak eta Sony diskoetxea deklaratzera deitu dituzte egun horretarako.
2010ean kaleratu zuen abeslari kolonbiarrak Sale el Sol diskoa, eta merengue eta pop doinuak uztartzen dituen "Loca" kantuarekin eman zuen ezagutzera lan hori.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.