08:32

gadgetak

Whatsappen aurkari berria?

Bleep, etorkizuneko mezularitza zerbitzua

Xabi Unanue

Miramon

Whatsapp, Telegram eta Facebook Messenger bezalakoak ezagutzen genituen, baina orain beste hitz bat sartu beharko dugu gure hiztegian. Bleep.

  • Bleep

    Bleep

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nahiz eta oraindik proba bertsioan dagoen (informatikarien munduan alpha bat bezala ezagutzen den fasean), sarean nahiko zeresan eman du: Programaren garatzailea, BitTorrent etxea delako. Eta enpresa honen filosofia jarraitzen du Bleep-ek, hau da, mezuak P2P bidez bidaltzen dira.

Askori arrotzak egingo zaizkizue hitz guzti hauek, horregatik onena, modu erraz batean azaltzea izango da. Bleepen bitartez bidaltzen ditugun mezuak, ez dira bide zuzen batetik joango. Hau da, guk bidaltzean ez da zerbitzari batera joango, eta gero handik hartzailearengana. Horren ordez, ordenagailu eta erabiltzaile ezberdinetatik pasako dira hartzailearengana iritsi aurretik. Ez da ahaztu behar, mezuak bide hau egin aurretik enkriptatu egiten direla, honela segurtasuna guztiz babestuz.

Baina zein abantaila duen honek? Ba inork ez dakiela norekin hitz egiten ari garen. Modu anonimo batean ari gara lanean, eta berez enpresak berak ere ez daki nortzuk dabiltzan bertan. Hala ere, Bleepetik adierazi dutenez, gure lagunak topatzea ez da batere zaila izango (batez ere eurek erraztasunak jartzen badituzte).

Bestalde, gerra eremuetan dauden kazetarien segurtasuna bermatzeko interesgarria izan litekeela ere zabaldu da sarean.

Izen arraroa, funtzionatzeko sistema ezberdin bat… Arazo eta traba ugari izango dituela dirudi hasiera batean, baina ez kezkatu, bertsio ofiziala (eta amaitua) kaleratzen denean, edonork erabiltzeko modukoa izango baita. Eta nork daki, agian hain sarri erabiltzen dugun Whatsapp ordezkatu ere egin lezake etorkizun hurbil batean.

Informazio gehiago, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena