EiTB TALDEA
EITB Kirolarekin
EITB Media
Momentuko kirolari onenek hartuko dute parte talde lehiaketa berritzaile honetan, 16 gizonezkok eta 16 emakumezkok, launa taldetan banatuta. Aurten, lehen aldiz, emakumeak kapitain lanetan ikusiko ditugu.


EITBren eskutik, herri kirolei bultzada eman asmoz duela hiru urte abian jarritako "Harri Herri" saioa bueltan dugu. Bost astez, goi mailako ikuskizunarekin gozatu ahal izango dugu Zarauzko Arizbatalde frontoitik, momentuko harri jasotzaile onenekin. Astelehen gauetan jokatuko dira lau finalerdiak eta finala, berriz, apirilaren 27an, igandez. Juanan Legorburu eta Ane Muruamendiaraz kazetariekin batera, Iñaki Perurena harri-jasotzaile ohia eta Idoia Etxeberria harri-jasotzailea arituko dira aurkezle eta aditu lanetan.
Aurten ere 32 harri-jasotzailek hartuko dute bertan parte, 16 gizonezkok eta 16 emakumezkok; eta launa taldetan lehiatuko dira, lau gizonezkoetan eta lau emakumezkoetan. Nobedadea, ostera, kapitainen aldetik dator. Emakume taldeen kapitainak ere emakumezkoak izango dira lehendabizikoz: Elene Ostolaza, Karmele Gisasola, Naroa Arruti eta Lur Errekondo. Gizonezkoak berriz iazko berak: Joseba Ostolaza, Zelai II, Izeta II eta Luis Mari Telleria izango ditugu berriro ere.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar