EiTB TALDEA
Aliantza
EITB Media
Bi erakundeak joan den ostiralean bildu ziren Iruñean, indarrak batu eta Nafarroan ikus-entzunezko industria indartzeko asmoz.
Andoni Aldekoa eta Miguel Iturralde
EITBk CLAVNA Nafarroako Ikus-entzunezko Klusterrarekin bat egin du, Euskadiko eta Nafarroako ikus-entzunezko sarea indartzen jarraitzeko apustu irmoan.
Bi erakundeak Iruñean bildu ziren joan den ostiralean (azaroak 15), indarrak batzeko, batetik, eta elkar batzen dituen Nafarroako ikus-entzunezkoen industria sendotzeko asmoan laguntzeko, bestetik. CLAVNAren aldetik, Miguel Iturralde presidenteak eta Arturo Cisneros gerenteak hartu dute parte, eta EITBren aldetik, berriz, Andoni Aldekoa zuzendari nagusiak, Isabel Octavio Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendariak, eta Vanesa Fernandez Euskara eta Kultura zuzendariak.
CLAVNArekin bat eginez, EITBk Nafarroako ikus-entzunezko enpresen lehiakortasuna eta kalitatea areagotzeko helburuak babesten ditu. Era berean, EITBk lurralde horretan sortzen diren ikus-entzunezko proiektuak sustatzen jarraitu nahi du, eta elkarrekin lan egin, panorama digital berriaren eta egungo kontsumo-moduen erronketara egokitzeko.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa