EiTB TALDEA
MAKUSI
EITB Media
Webean, mugikorretan zein tabletetan ez ezik, Android TV eta Amazon Fire TV sistemetan topatuko dugu orain doako plataforma digitala, baita LG eta Samsung telebistetan ere. Gainera, EITBko hbbTV zerbitzua gaurkotu da, EITBren produktu digital guztiak botoi gorriarekin eskura izateko.
EITBren haur eta gaztetxoentzako unibertso digitala
EITBk urrats garrantzitsua eman du MAKUSIra sartzeko bideetan. Izan ere, haurrentzako doako euskarazko plataforma digitala eskura dago jadanik Android TV eta Fire TV sistemetan, baita LG eta Samsung telebista marketan ere. Gainera, hbbTV zerbitzuko menuaren diseinua gaurkotu da. Orain arte bezala, gailu nagusienetan ere badago: hala nola, webgunea, mugikor eta tabletak (aplikazioa Google Playn eta App Storen bitartez jaitsita).
Zehaztapenak hauek dira:
Bestalde, haur eta gaztetxoentzako euskarazko unibertso digitalaren eduki eskaintzan ere izango da nobedaderik uda honetan. "Max Bionikoa" eta "Spellbound" telesailen estreinaldiarekin batera, "Yoko eta Lagunak"en 3. denboraldia eta "Power Up" eta "Kalaxka" saioen atal berriak izango ditugu ikusgai. Halaber, ekainaren 28an udako bideoklipa estreinatuko dute "Potx eta Lotx"eko lagunek.
MAKUSI Klubeko kide egitea doakoa da eta abantaila ugari eskaintzen ditu: zozketak eta lehiaketak, ikuskizunetarako sarrerak, hainbat gune bisitatzeko sarrerak…
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa