EiTB TALDEA
Aliantza
EITB Media
Igandean Gasteizko Olarizun egingo den Arabako ikastolen aldeko festara doazenek jarduera eskaintza zabala topatuko dute: jokoak, proiekzio gunea, "Go!azen"eko aktoreen kontzertua, photocall-a eta informazio gunea, MAKUSI klubeko kide izateak ekarriko dituen abantailak jakiteko.
MAKUSI Gunea, maiatzaren 26ko Ibilaldian
Informazio gehiago (1)
EITBk Ikastolen Elkartearekin duen aliantzaren barruan, igande honetan Gasteizko Olarizu zelaietan egingo den Araba Euskaraz jaiaren berri emango du bere hedabideetan. Gainera, haur eta gaztetxoei zuzendutako MAKUSI txokoa jarriko du, familia osoari zuzendutako jarduerekin: jokoak, proiekzioak ("Power Up", "Kalaxka" eta "Potx eta Lotx" saioak ikusgai izango dira), klubeko bazkide egiteko informazioa eta salmenta gunea, MAKUSI unibertsoko produktu guztiekin. Halaber, "Go!azen"eko aktoreak bertan izango dira, eta kontzertua eskaintzeaz gain, ume eta gaztetxoekin argazkiak aterako dituzte photocall-ean.
Apirilaren 26ko jendaurreko aurkezpen arrakastatsuaren ondotik, EITBk sortutako MAKUSI haurrentzako doako euskarazko lehen plataforma digitala orain arteko ikastolen jai guztietan egon da, baita Euskal Eskola Publikoaren jaian eta Erregina Koparen finaleko Donostiako jai-gunean ere.
Araba Euskaraz jaiaren aurtengo leloa da Mugarik gabe, euskaraz bizi, hezi eta hazi nahi duten guztientzat. Mugaezin Araban euskara! Bertan bildutako dirua Oiongo San Bizente ikastolara bideratuko da, eta helburu nagusia izango da udalerri horretan eta orokorrean, Arabako Errioxan, euskararen erabilera aldarrikatzea, bultzatzea eta zabaltzea.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa