11:20

EiTB TALDEA

Sariak

"El Conquistador del Fin del Mundo" eta "Itsatsita" saioak saritu dituzte Europako Prix CIRCOM lehiaketan

EITB Media

EITBk arrakasta handia izan du Europako eskualdeko telebista-ekoizpenaren bikaintasuna aitortzen duen sariketan, kalitate handiko edukien alde egindako lana nabarmendu baitzaio, baita eduki berritzaileen bitartez ikus-entzunezko panoramaren aniztasunari eta aberastasunari egindako ekarpena ere.

  • EITBk antolatuta, iaz Donostiako Tabakaleran egindako sari banaketa gala

    EITBk antolatuta, iaz Donostiako Tabakaleran egindako sari banaketa gala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Prix CIRCOM Regional nazioarteko lehiaketak EITBren bi ekoizpen saritu ditu: batetik, duela 20 urtetik ETB2n ikusgai den "El Conquistador del Fin del Mundo" reality ospetsuak Entretenimenduaren eta Dramaren kategoriako sari nagusia lortu du; bestetik, EITBk iaz Instagramen eta Tik Token estreinatu ostean PRIMERANen ikusgai dagoen "Itsasita" euskarazko websail berritzaileak aipamen berezia jaso du Multimedia Digitalaren alorrean. Bi sari horiek euskal errealitatea eta kultura islatzen duten kalitate handiko edukien ekoizpenean EITBk egindako lanaren aitorpena dira. Izan ere, EITBk Europako ikus-entzunezko panoramaren aniztasunari eta aberastasunari laguntzen dio, eduki berritzaileak eskainiz. 

Europako eskualdeko telebista-ekoizpenaren bikaintasuna aitortzen duen Prix CIRCOM Regional sariaren bitartez, "El Conquistador del Fin del Mundo"k bere arrakasta sendotu du. ETB2ko formatu aski ezagun eta goraipatuak muturreko erronkak eta norgehiagokak, estrategia eta gainditze pertsonala uztartzen ditu; urteetan zehar ikus-entzuleak liluratu ditu, eta telebistako entretenimenduaren esparruan EITB erreferente bihurtu du. 

Pegados antzezlan arrakastatsuaren egokitzapena den "Itsatsita" instaserie musikal dibertigarriak bikain uztartzen dira musika eta narrazioa. Pub bateko komunean itsatsita geratuko diren bi gazteren bizipenak formatu berritzailean aurkezten ditu musikalak, hain zuzen ere, ikuspegi bertikalerako egokitua baitago. Muga kulturalak eta oztopo linguistikoak gainditzea lortu du, eta publikoa liluratu du bere pertsonaia maitagarriekin, melodia itsaskorrekin eta gogoetara gonbidatzen duten gaiekin. 

2024ko Prix CIRCOM Regional sariak banatzeko gala ekitaldia maiatzaren 23an izango da, Poznanen (Polonian), CIRCOM Regionalen 40. Kongresuaren barruan. Oraingo honetan, TVP Poloniako telebista publikoak antolatuko ditu jardunaldiak.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena