13:32

EiTB TALDEA

AUDIENTZIAK

Audientzia jarraipen bikaina izan du Koparen finalak EITBn

EITB MEDIA

Datorren ostegunean, hilak 11, EITBk Athleticen ospakizunaren jarraipena egingo du zuzenean. Saio bereziak izango dira EITBko hedabide guztietan, eta streaminga, YouTuben duen kanalean.

  • Errege Koparen finala.

    Errege Koparen finala.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal ikus-entzuleek harrera bikaina egin diote EITBk Athletic eta Mallorcaren arteko Kopako finalaren berri emateko egindako lan handiari. ETBko audientziei dagokienez, esaterako, 190.000 ikus-entzulek baino gehiagok jarraitu dute uneren batean ETB1eko partidaren emanaldia. ETB1ek, gainera, egun osoan zehar ia % 10eko audientzia-kuota izan zuen.

EITBk hedabide ugari izan ditu Sevillan hitzorduaren berri emateko. ETB1en eta ETB2n babes handia izan du ahaleginak. Partidaren aurreko "Koparen Bila" saio bereziak 394.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du, eta Patxi Alonsok ETB2n gidatutako "Koparen Bila Sevilla" bereziak ere 300.000 ikus-entzuletik gora izan ditu uneren batean. Halaber, "Teleberri" albistegiek audientzia nabarmena izan dute, % 20ko kuota gaindituz. Nabarmentzeko, orobat, partidaren ostean % 40ko audientzia izan duela uneren batean ETB1en eskainitako "Koparen Bila" tarteak.

EITBk, halaber, eskerrak eman nahi ditu San Mamesen, Plaza Barrian, Bilboko beste gune batzuetan eta Bizkaiko hainbat herritan partidua ikusteko jarritako pantailen bidez ehunka jarraitzailek ikusi dutelako ETB1eko seinalea.

Azkenik, datorren ostegunean, hilak 11, EITBk Athleticen ospakizunen jarraipena egingo du zuzenean. Saio bereziak izango dira EITBko hedabide guztietan, eta streaminga, YouTuben duen kanalean.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena