13:07

EiTB TALDEA

EITB, pilotaren etxea

Eliteko zesta puntak EITBn jarraituko du Euskotren Women Winter Series txapelketarekin

EITB Media

Iazko arrakastari segida eman nahi dio Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatuko den torneoak. Lau bikote izango dira lehian, otsailaren 26tik martxoaren 11ra bitartean. Horrez gain, lauko finala jokatuko dute banaka gizonezkoen Gernikako Eusko Label Winter Serieseko lau puntista onenek.

  • Euskotren Women Winter Series eta Banakako Series, astelehen gauero, ETB1en eta eitb.eus-en

    Euskotren Women Winter Series eta Banakako Series, astelehen gauero, ETB1en eta eitb.eus-en

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eliteko zesta-puntak ez du etenik EITBn. Izan ere, astelehenetik aurrera, Euskotren Women Winter Series txapelketak hartuko dio lekukoa amaitu berri den gizonezkoen torneoari. Iaz hasitako bide arrakastatsuari jarraipena eman nahi dio Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatuko den emakumezkoen lehiaketak. Nor baino nor, lau bikote hauek: Elaia Gogenola-Ihart Arakistain, Erika Mugartegi-Maialen Aldazabal, Helena Barrenetxea-Arai Lejardi eta Maite Ortiz de Mendibil-Frida Watkings

Bi txapelketetan parte hartuko duten puntistak

Durangon jokatuko diren bi txapelketen aurkezpeneko irudia

ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango ditugu emankizunak astelehenero, 22:15ean: otsailaren 26an lehen finalaurrekoa, martxoaren 4an bigarrena eta martxoaren 11an finala. Iñigo Aiestaranek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute kontakizuna, txandaka arituko diren Ibon Aldazabal eta Antxon Alberdi adituek lagunduta. 

Asteroko jaialdia Banakako Series txapelketarekin osatuko da. Bertan, Johan Sorozabalek, Ludovic Laduchek, Aritz Erkiagak Unai Lekerikak neurtuko dituzte indarrak.

 

 

 

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena