13:36

EiTB TALDEA

#EKIN_zientzia

EITBk bat egingo du asteburuan Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunarekin

EITB Media

"Teknopolis" saioak emakumeak erakartzeko zientzia nola aldatu del aztertuko du; ETBko albistegietako lantaldeak Mercedes Maroto-Valer zientzialari gasteiztarra elkarrizketatuko du, eta Radio Euskadiko "Más Que Palabras" saioak, berriz, Marta Alonso Roldán biologo eta ikertzailea.

  • Otsailak 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna

    Otsailak 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna da eta egun horri arreta berezia eskainiko diote asteburu honetan EITBko hedabideetako albistegi zein saioetan. Hala, "Teknopolis" programak zientziara emakumeak nola erakarri aztertuko du Uzuri Albizu UPV/EHUko irakasle eta matematikariarekin. Izan ere, bokazioak pizteko ez da nahikoa ekintzak bultzatzea, zientzia bera egokitu egin behar da emakumeak atxiki eta eroso egon daitezen. Horrez gain, emakume ikertzaileen egoeraz gogoeta egiteko aurrez aurre jarriko dituzte belaunaldi desberdinetako ikertzaileak. 

Bestalde, ETBko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan Mercedes Maroto-Valer zientzialari gasteiztarra elkarrizketatu dute. Deskarbonizazioan aditua, egun Eskozian ari da lanean eta azken COP bileran saria jaso zuen. Aurten Arabako Urrezko Domina emango diote. 

Radio Euskadiko "Más que Palabras" saioan, larunbatetako A tres bandas tartean, Jaime Sagarduy Achucarro Basque Centerreko zuzendari nagusiarekin eta Leire Bereziartua ingeniari eta irakaslearekin izango dira. Igandean, berriz, Marta Alonso Roldán hartuko dute gonbidatu, biologoa eta haur onkologian ikertzailea.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena