14:09

EiTB TALDEA

Fikzioa euskaraz

"Touré Detektibea" telesaila ikusgai dago PRIMERAN plataforman

EITB MEDIA

Lehen 3 atalak estreinatu dira, primizian eta euskaraz. Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena da PRIMERAN, eta astero eskaintzen ditu estreinaldiak. Asteazken arratsaldean egin da aurrestreinaldia Bilboko Sala BBK aretoan.

  • ''Touré Detektibea'' PRIMERAN plataforman

    "Touré Detektibea" PRIMERAN plataforman

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Arretxe idazlearen eleberrietan oinarritutako "Touré Detektibea" telesaila gaur, otsailaren 1a, estreinatu da PRIMERAN plataforman. Zehazki, lehen 3 atalak ditugu ikusgai, primizian eta euskaraz, euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handienean.

Mahamoud Touré da fikzioaren protagonista, Bilbon bizi den etorkin ginearra. Bat-bateko detektibe gisa bizimodua ateratzen du. Bere trebetasunari, intuizioari eta umore-sen bereziari esker, Ertzaintzaren konfiantza lortuko du, eta harreman horrek ikerketa konplexutan buru-belarri sartzera eramango du Touré. Mota askotako erronka eta misterioei egin beharko die aurre, eta adimena eta nortasun magnetikoa erabiliko ditu aurkezten zaion kasu bakoitza ahalik eta modu ustekabekoenean argitzeko.

Malcolm Treviño Sitté (Lo nunca visto) protagonistak antzezle lantalde zabala du alboan: besteak beste, Unax Ugalde (No controles, "Ana Tramel. El Juego"), Itziar Ituño (Las buenas compañías, "Intimidad", "La Casa de Papel"), Loreto Mauleón (Los renglones torcidos de Dios, "La Chica de la Nieve", "Patria"), Itsaso Arana (La virgen de agosto, "Las de la Última Fila"), Urko Olazabal (Maixabel), Gorsy Edu ("Dos Vidas"), Emilio Buale (Adú),Goize Blanco (20.000 especies de abejas), Lander Otaola (La vida padre), Ayoub El Hilali ("El Príncipe") Jon Olivares ("Los Pacientes del Doctor García", "Patria") eta Ane Gabarain (Loreak, "Patria").

David Perez Sañudo (Ane) 2021ean egokitutako gidoi onenaren Goya sariaren irabazleak eta Carlos Vila Sexta ("Los misterios de Laura") detektibe telesailetan eskarmentu handia duen gidoilariak sortu dute, Flora Gonzalez Villanueva ("Nacho") gidoilariaren parte-hartzearekin. Tornasol Media, DeAPlaneta, Detective Touré AIE, RTVE eta EITBren koprodukzioa da lana, eta Europa Creativa Media programaren babesa jaso du.

"Touré Detektibea" Jon Arretxeren obraren lehen egokitzapena da telebistarako. Filmaketa Bilbo eta inguruetako zenbait espazio esanguratsutan egin da, tartean Bizkaiko hiriburuko Arriaga Antzokian edo San Frantzisko auzoan.

Aurrestreinaldia, Bilboko Sala BBK aretoan

PRIMERANen estreinatu aurretik, aurrestreinaldia egin da asteazken honetan bertan Bilboko Sala BBK aretoan, eta lehen atala pantaila handian ikusi ahal izan dugu, 19:30etik aurrera.

Emanaldia euskaraz izan da, gaztelaniazko azpidatziekin. Bertan izan da Malcolm Treviño-Sitté protagonista, Unax Ugalde, Loreto Mauleón eta Jon Olivares telesaileko aktoreekin batera. Ainhoa Etxebarriak aurkeztu du ekitaldia, eta Esteban Crespo zuzendaria eta Jon Arretxe idazlea bera ere ez dira falta izan.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena