EiTB TALDEA
Saria
EITB Media
APRTEk, Euskadiko irrati eta telebistako profesionalen elkarteak, EITBk egindako lan handia azpimarratu du, Frantziako Tourreko taldeen aurkezpenaren zein Euskal Herriko hiru etapen zuzeneko emankizunetan.
EITBko kiroletako lantaldea saria jaso ostean
"Berri Onak Sariak 2023" sarien zazpigarren edizioan, Bilbo-Bizkaiko urteko zazpi albiste onenak nabarmendu dira, tartean, EITBko kiroletako lantaldearen lana Tourreko Grand Départ Pays Basquen: alde batetik, taldeen aurkezpenari zabalkundea emateagatik munduko bazter guztietara; bestetik, Euskal Herriko hiru etapen jarraipen informatiboa egiteagatik. Profesional talde zabalaren hainbat ordezkari, Joseba Urkiola zuzendaria buru, izan dira Bilboko Carlton Hotelean egindako sari emate ekitaldian.
Aurtengo Berri Onak sarien edizioan, halaber, honako hauek nabarmendu dira: Punta Begoña Fundazioa; John Rahm eta bere Jaka Berdea; Gurutze Gorriaren 150 urtemuga; Athletic Clubaren 125. urteurrena; Aiora Renteriaren pregoi kantatua; Las Chicas del Trebol eta Jose Angel Iribarren 80. urtebetetzea.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa