13:12

EiTB TALDEA

EITB PILOTAREN ETXEA

EITB berriz ere erreferente kirol hitzordu nagusietan, Lau T'erdiko finalean % 20tik gorako kuota lortuta

EITB MEDIA

Euskaldunen artean % 30era iritsi da datua. ETB1eko emanaldia liderra izan da bere ordu tartean, eta 200.000 ikus-entzuletik gorako audientzia metatua lortu du.

0:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igandeko Lau T'erdiko pilota finalaren ETB1eko emanaldia liderra izan da bere ordu tartean, % 20tik gorako audientzia zatia lortuta; euskaldunen artean % 30era iritsi da datua. Jokin Altunak laugarrenez jantzi du txapela, eta 200.000 ikus-entzuletik gorako audientzia metatua lortu du finalak Euskadin eta eragin eremuan.

Profesional lantalde eta bitarteko tekniko zabal batek pilotaren zirrara eta ikusgarritasuna ikus-entzuleei helarazi die ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta eitb.eus-en. Kontakizuna sare sozialen bidez ere jarraitu ahal izan da.

Berriro ere, EITB erreferente da kirol hitzordu nagusietan.

ESKERRIK ASKO!

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena