EiTB TALDEA
2023-2024 denboraldia
EITB Media
"Ztanda", "Lotsagabeak", "Bikote Bionikoa", "Zinea Zetaz", "Dinero a Saco", "Esta Casa Es Una Mina", "12 Líderes", "Oído Cocina", "La Caza: nada es lo que parece" eta "Quédate con Ane" saioen estreinaldiak, "Go!azen 10.0" eta "Mihiluze" berritua nabarmentzen dira.
Albisteak (1)
Beste behin, telebistaren hiriburu bilakatu den Gasteiz baliatu du ETBk udazkeneko programazioaren nobedadeak aurkezteko. Andre Maria Zuriaren plazan bildu dira Unai Iparragirre ETBko zuzendaria eta aurkezleak denboraldi berriaren apustu nagusien berri emateko.
ETB1etik, Miren Nogales, Iñigo Agirre, Mikel Perez, Antton Telleria, Joseba Arguiñano, Xabier Sukia, Maddalen Arzallus, Zigor Iturrieta, Patricia Vitelli, Iñaki Leturia, Ander Ayerza eta Nerea Arriola egon dira. ETB2ko programazioaren ordezkari, berriz, Julian Iantzi, Yolanda Alzola, Mario Campoy, Ahikar Azcona, Nerea Garmendia, Ana Goitia, Aitana Ávila, Ane Ibarzabal, Diego Ayús, Nerea Alias eta Egoitz Txurruka. Horiekin batera, Joseba Urkiola EITB Mediako Kiroletako zuzendariak udazkenean izango ditugun kirol emankizun nagusiei buruzko informazioa eskaini du.
¿¿Udazkeneko programazioaren aurkezpena egin du @euskaltelebista-k.
— EITB Komunikazioa (@eitbtaldea) September 6, 2023
Andre Maria Zuriaren plazan bildu dira Unai Iparragirre ETBko zuzendaria eta aurkezle nagusiak denboraldi berriaren apustu nagusien berri ematera.
Hemen irudi batzuk ¿¿@EITBofiziala pic.twitter.com/TbJtyeiKi9
ETB1
Barbara Goenaga aktoreak gidatuko duen "Ztanda" talent show musikala izango da ETB1eko apustuetako bat. Bertan, 13 lagun ikusiko ditugu lehian, Euskal Herriko abeslari onena izateko asmoz. Gainera, goi mailako epaimahaia izango du, laster ezagutzera emango dena.
Beste bi aktore entzutetsu, Itziar Ituño eta Eneko Sagardoi, euskal zinemari eskainitako "Zinea Zetaz" saioa aurkezteko arduradunak izan dira. Bertan izango ditugu ikusgai ondorengo filmak: Bazen behin Euskadin (2021, Manu Gómez), Nora (2020, Lara Izagirre), Ane (2020, David P. Sañudo), Ilargi guztiak (2020, Igor Legarreta), Handia (2017, Jon Garaño eta Aitor Arregi) eta Oreina (2018, Koldo Almandoz).
Miren Nogales, Unai Iparragirrerekin.
"Bikote Bionikoa" eta "Lotsagabeak" dira udazken honetan ETB1en ikusgai izango ditugun entretenimendu saio berriak. Lehenak Mikel Perez eta Iñigo Agirre izango ditu protagonista; zientifikoki giza gorputzaren mugak zein diren erakutsiko digute proba frenetikoei aurre eginez. Bigarrenean, 100 gazte ikusiko ditugu lehian, tankera guztietako probak eginez, 10.000 euroko saria irabazteko asmoz. Miren Nogales eta Iker Galartza izango dira programaren aurkezle zein esatariak; epaile lanetan, berriz, Odei Jainaga atleta eta Aiora Enparantza aktorea arituko dira.
Iñigo Agirre eta Mikel Perez
Aurten ere, "Piztu Telebista"ren bitartez, ETBko kamerak Euskal Herriko hainbat etxetako egongelan sartuko dira, telebista ikusten dugunean nola jokatzen dugun erakusteko, freskotasunez, naturaltasunez eta tonu umoretsuan.
Euskara eta umorea ardatz dituen "Mihiluze" lehiaketa jostaria ere bueltan izango da, Serranok eta Antton Telleriak gidatuta. Itxura berriturik abiatuko dute ikasturtea: batetik, irudi berri eta ikusgarria izango du platoak, eta, bestetik, proba berri dibertigarriei egin beharko diete aurre lehiakideek. Gainera, ikus-entzuleek etxetik jolas egin eta sariak irabazteko aukera izango dute laster abian jarriko den Mihiluze aplikazioaren bitartez.
Azaroan, ohi denez, Basakabi udalekuko istorioak kontatzen dituen "Go!azen" telesailaren denboraldi berria estreinatuko da. Aurtengoa berezia izango da: 10.0 izango da eta 100. atala gaindituko du.
'Go!azen' telesaileko Ander Ayerza eta Nerea Arriola aktoreak
ETB1eko programazioan, astelehenetik ostiralera, ikusgai izango ditugu, halaber, "Biba Zuek!" arratsaldeko magazina, eta "Txoriene" eta "Joseba Arguiñano Sukalerrian" sukaldaritza saioak. Asteburuetan, ohi denez, literaturari, bertsolaritzari, zientzia eta teknologiari eta kulturari eskainitako leihoak zabalduko dira "Arte[faktua]", "Hitzetik Hortzera", "Teknopolis" eta "Oholtzan" saioen bitartez.
Kirol eskaintzaren barruan, Winter Series txapelketa izango da udazken-neguko izarra; izan ere, txapelketaren hirugarren edizioaren zirrara erakusteko beste pauso bat emango du EITBk eduki eta teknologia aldetik. Baina denboraldi honetako apustu nagusia emakumeen kirola izango da. "Helmuga" saioan, protagonismo berezia izango dute, eta historikoki garrantzi berezia izan duten emakume kirolariei buruz Basque TEAMekin batera egindako erreportaje eta podcast bereziak eskainiko dira. Horrez gain, zuzeneko emanaldiak izango dira: futbol, saskibaloi eta eskubaloiko Lehen Mailako partidak; Emakume Master Cup eta Woman Winter Series txapelketak; herri kirolak, eta Europako lehiaketetan parte hartuko duten emakume taldeen norgehiagokak.
Beste behin, telebistaren hiriburu bilakatu den Gasteiz baliatu du @euskaltelebista-k udazkeneko programazioaren nobedadeak aurkezteko.
— EITB Komunikazioa (@eitbtaldea) September 6, 2023
Hemen gaurko ekitaldiaren laburpen bideoa ¿¿@EITBofiziala pic.twitter.com/FDeSdbrKmz
ETB2
ETB2ko apustu nagusia da aste honetan bertan FesTValen aurkeztu den "La Caza: nada es lo parece" abentura realitya, Juanma López Iturriagarekin. Saio honek elementu berritzaile bat gehituko dio abentura-genero klasikoari: ezkutuko identitateen jokoa. Gainera, zailtasun handiko probak egingo ditu Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako toki ikusgarrietan.
Horrekin batera, hiru lehiaketa berri dakartza ETB2k: abuztuaren 21etik Klaudio Landak astelehenetik ostiralera gidatzen duen "Dinero a Saco"rekin batera, laster "Esta Casa Es Una Mina" izango dugu ikusgai, Julian Iantzirekin. Bertan, familia batek 10.000 euro irabaz ditzake 30 minutuan etxetik irten gabe, baina ez da batere erraza izango; izan ere, diru hori pentsaezinak diren etxeko txokoetan ezkutatuko dute Yolanda Alzolak, Ahikar Azconak eta Mario Campoyk.
'Esta casa es una mina' saioko lantaldea
Halaber, Aitana Ávila sukaldari ezagunak "Oído Cocina" gidatuko du. Bertan, hiru bikote lehiatuko dira, baina berezitasun batekin: bikoteko kideetako bat ez da batere trebea sukalde kontuetan, eta urrutiko kontrolen bidez kozinatu beharko du, bikotekideak emango dizkion jarraibideekin.
Aitana Ávila
Udazkeneko nobedadeen artean, bi saio berritzaile daude: nerabeen eta sexuaren arteko harremana erakusten duen "Generación Porno" dokumental sorta, eta "12 Líderes" talent show soziala, Helena Resanok aurkeztuta. Bertan, lidergorako gaitasuna, argudiatzeko dohainak eta egungo eta etorkizuneko erronkei buruzko ikuspegia erakutsiz, proba ugari gainditu beharko dituzten 12 lagun lehiatuko dira.
"Quédate con Ane" ETB2ko arratsaldeetarako zuzeneko magazin berria da, Ane Ibarzabalek aurkeztuta, Diego Ayús kazetari eta influencer-aren laguntzarekin. Saioak ateak irekiko dizkie dibertimenduari, emozioari, parte-hartzeari eta entretenimenduari, atal berriekin eta dagoeneko finkatuta dauden beste batzuekin, Iñigo Segurolaren baratzea eta Javi Riveroren errezetak esaterako.
Ane Ibarzabal eta Diego Ayús, Unai Iparragirrerekin
"Akelarre" umorezko talk showak aire fresko eta sorpresa ugarirekin ekingo dio denboraldi berriari, Nerea Garmendiaren eta Ana Goitiaren eskutik. Oraingoan ere, lotsagabekeria eta ganberrismoa izango dira saioaren zutabeak.
Ana Goitia eta Nerea Garmendia
Azkenik, ETB2ko programazioan, denboraldi berriekin itzuliko dira "En Jake" aktualitate saioa, "Atrápame Si Puedes" eta "Esto No Es Normal" lehiaketak, eta "A Bocados" sukaldaritza saioa. Bestalde, asteroko hitzorduari eutsiko diete "La Noche de…" saioak astearteetan eta "Vascos por el Mundo" saioak igandeetan.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa