08:00

EiTB TALDEA

U23

Hauteskunde gauari arreta berezia, gaur, EITBko hedabideetan

EITB Media

Egunean zehar albistegiek hauteskunde egunari jarraipena egiteaz gainera, saio bereziak izango dira 19:45etik aurrera EITBko irratietan eta telebista kanaletan. eitb.eus-ek, berriz, horren jarraipen zabala egingo du hauteskundeei eskainitako webgunean.

01:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EITBko hedabideek uztailaren 23ko hauteskunde gauaren berri emateko ahalegin berezia egingo dute. Euskal Telebistak bi saio berezi egingo ditu: ETB1en Xabier Usabiagak eta Nerea Reparazek aurkeztuta, 19:45etik aurrera; eta ETB2n Juan Carlos Etxeberria eta África Baetarekin, 19:35ean hasita. Albistegi berezi hauek gauerdira arte luzatuko dira. Datuak irakurtzeko, Endika Nuñez, Iñaki Galdos, Eider Alkorta eta Maite Ubiria izango dituzte gonbidatu ETB1en, eta Eva Silván, Naiara Barredo, Raquel Ecenarro, Estitxu Garai eta Gabriel Rodrigo ETB2n.

EITBko irratietan ere 19:45ean abiatuko dira hauteskunde gaueko albistegiak. Euskadi Irratian Maite Artola eta Iñigo Alustiza izango dira gidariak, eta Radio Euskadi eta Radio Vitorian Dani Álvarez. Gauak utzitako datuen analisia egiteko, aditu hauek izango dituzte: Josune Ariztondo, Nerea Azurmendi, Eneko Etxeberria eta Felix Arrieta Euskadi Irratian; Santi Pisonero, Natalia Rojo, Cristina Ruiz, Ion Ansa eta Ibone Txertudi Radio Euskadin.

20:00etan, EITB taldeko hedabideek botoaren eta ordezkaritzaren estimazioa eskainiko dute FORTAk egindako iritzi-galdeketaren bitartez. Horrez gainera, gau osoan konexioak egingo dituzte alderdi politikoetako egoitzekin.

Goizean goizetik, hauteslekuak irekitzen direnetik, zuzeneko kontaketa egingo du EITBren web orriak: une bakoitzeko irudiak eta ahotsak jasoko ditu. Gauean, emaitzak zuzenean kontsultatzeko aukera eskainiko du, informazioa etengabe berrituko baita, minutuz minutu. Horrez gain, hauteskundeekin lotutako informazioa izango da une oro eitb.eus-en. Hauteskunde gauean gertatzen den guztia argazki, bideo, testu eta audio bidez jasoko da. Halaber, EITB Taldeko telebista (ETB1 eta ETB2) eta irrati (Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Radio Vitoria) emankizunak streaming bidez jarraitu ahalko dira munduko edozein lekutatik.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena