EiTB TALDEA
Aliantza
EITB Media
Telesailen sortzaileei euren proiektuak aurrera eramateko tutoretza eta babesa eskaintzen die Tabakalerako ikus-entzunezko laborategiak sustatutako programa honek. Ainhoa Artetxe, Xabi Ojinaga eta Mónica Lilac-Sergio Stendhal bikotea dira aurten aukeratutako egileak.
Tabakaleran egindako aurkezpeneko irudia
Ikus-entzunezko euskal ekosistema garatzea eta sektoreko eragile ezberdinekin elkarlanean aritzea da EITBren plan estrategikoan jasotako helburuetako bat. Konpromiso horren baitan, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Tabakalerak, sustatutako 2deo Serieak ekimenaren laguntzaile da EITB, Donostia Zinemaldiarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. Programaren helburua da telesailen sortzaileei euren proiektuak aurrera eramateko tutoretza eta babesa eskaintzea.
Asteazken honetan Tabakaleran egindako ekitaldian aurkeztu dira, hain zuzen ere, 2023ko deialdian hautatu diren hiru lanak: Xabi Ojinagaren "Egia"; Mónica Lilac eta Sergio Stendhalen "Lonely People, Neon Cities"; eta Ainhoa Artetxeren "Eutsi goiari!". Bertan izan dira lau sortzaileak, aholkulari izango dituzten hainbat profesional, eta lau erakundeetako ordezkariak: Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendari nagusia; Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen zuzendaria; Josu Bilbao, EITBko fikziozko telesailen arduraduna; eta Jose Luis Rebordinos, SSIFFeko zuzendaria.
2deo Serieak egitasmoaren hirugarren edizioan parte hartuko duten sortzaileek 5.000 euroko diru laguntza jasoko dute euren proiektua garatzeko, eta, horrekin batera, banakako aholkularitza izango dute sektoreko profesionalen eskutik.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa