EiTB TALDEA
Audientzia
EITB Media
EITBren irratiek emaitzak hobetu dituzte 2022ko neurketa aldiarekin alderatuta.
EITBren irratien irudia
EITBren irrati taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika), oro har, 408.000 entzuleko audientzia du astelehenetik ostiralera bitartean, EAEn eta eragin esparruan, asteazken honetan, apirilaren 19an, ezagutzera eman den EGM Estudio General de Mediosen urteko lehen neurketaren arabera. Hartara, 2022ko EGMko datuekin alderatuta igo egin dira EITBko irratiak, iaz 395.000 entzule izan baitzituzten.
Euskadi Irratiak 123.000 entzule ditu EGMren arabera, eta Radio Euskadik, berriz, 151.000 entzule eskuratu ditu.
Gazteak 77.000ko entzule kopuruari eutsi dio, eta Radio Vitoriak, bataz beste, 50.000 entzulerekin hasi du urtea, azken urte hauetako emaitzarik onena.
Milioi bat ikusle eta entzule baino gehiago, EITB Taldearentzat
EITB Taldeak, irratia eta telebista batuta, 1.044.000 ikusle eta entzule lortu ditu, 2023ko lehen neurketa honen arabera.
Telebistari dagokionez, 683.000 ikus-entzulek bat egiten dute egunero ETBrekin.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa