EiTB TALDEA
'Larrialdia Afrikan'
EITB MEDIA
Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arduradunak, Oscar Epelde kazetariak eta Amane Iglesias kamerariak landu dituzte edukiok Afrikan bertan, eta hainbat ikuspuntutatik erreparatuko diote egoerari. Etiopian, Kenian eta Sudanen izan da EITBko lantaldea.
'Larrialdia Afrikan' erreportaje bereziak
Larrialdia Afrikan izenburupean, Afrikak bizi duen gosete arrisku larriaren inguruko erreportaje bereziak eskainiko ditu EITBk gaurtik aurrera, zazpi egunez, Euskal Telebistako "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan.
'Larrialdia Afrikan' erreportaje sorta
Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arduradunak, Oscar Epelde kazetariak eta Amane Iglesias kamerariak landu dituzte edukiok Afrikan bertan, eta hainbat ikuspuntutatik erreparatuko diote egoerari. Piezak ETB1eko eta ETB2ko albistegietan eskainiko dira, baita eitb.eus-en webgunean eta sare sozialetan ere. Halaber, gaiaren inguruko eduki eta elkarrizketa bereziak egingo dituzte EITBko irratietan eta telebistako saioetan.
'Larrialdia Afrikan' erreportaje sorta
Etiopian, Kenian eta Sudanen izan da EITBko lantaldea. Haatik, erreportajeon abiapuntua Ukrainako Odessa eskualdean izango dute, bertan gerrak eragindako zereal merkataritzaren krisiak Afrikako gosetean izandako ondorioak aztertzeko.
Ondoren, Afrikan, goseteari hainbat ikuspuntutik helduko diote eta, besteak beste, larrialdi klimatikoa eta lehortea, inflazio ekonomiko globala, barne gerrak, euren burua hornitzeko zenbait komunitatek egindako lana, eta gobernuz kanpok erakundeen jarduna jorratuko dituzte.
'Larrialdia Afrikan' erreportaje sorta
Larrialdia Afrikan erreportaje bereziak, gaurtik aurrera, ETB1eko "Gaur Egun" eta ETB2ko "Teleberri" albistegietan.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa