12:45

EiTB TALDEA

CIES

EITBko irratiak liderrak Euskadin. ESKERRIK ASKO!!!

EITB Media

EITB taldeko irratien audientziak gora egin du nabarmen, eta 472.000 ikus-entzule lortu ditu Euskadin eta Nafarroan, astelehenetik ostiralera. Radio Euskadi taldeko irrati liderra da, eta 178.000 entzule ditu, eta Euskadi Irratiak, bere aldetik, 135.000 entzule lortu ditu.

  • EITB Irrati taldea.

    EITB Irrati taldea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EITBko irratien audientziak gora egin du nabarmen, argitaratu berri diren CIES ikerketaren azken datuen arabera. Radio Euskadik, Euskadi Irratiak, Radio Vitoriak, Gazteak eta EITB Musikak 472.000 entzule lortu dituzte astelehenetik ostiralera Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, eta % 9,8 hazi dira aurreko neurtaldiarekin alderatuta.

Halaber, EITBko irrati taldeak lidergoari eutsi dio Euskadin, eta euskaldunen lehen aukera da hurrengo taldeak baino 30.000 entzule gehiagorekin.

Radio Euskadi EITB taldeko irrati liderra da, eta 178.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera. Radio Vitoriarekin batera, 200.000 entzule baino gehiago ditu Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Zehazki, Radio Vitoriak bere audientziari eutsi dio 23.000 entzulerekin.

Bestalde, nabarmena izan da Euskadi Irratiko audientziak izan duen hazkundea; 135.000 entzule lortu ditu astelehenetik ostiralera.

Gazteak ere goranzko joera erakutsi du, eta 112.000 entzule eskuratu ditu. EITB Musikak, bere aldetik, 24.000 entzule izan ditu Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

EITB Taldeak milioi bat ikus-entzule baino gehiago ditu

EITB Taldea Euskadiko komunikazio talde liderra da, eta 1.048.000 ikus-entzule ditu astelehenetik ostiralera, telebistan eta irratian.

Telebistarik dagokionez, 576.000 ikus-entzule dituzte bataz beste, egunero, ETBko kateek.

CIESek Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako komunikabideen kontsumoa aztertzen du duela ia 40 urtetik, eta urtean bi neurketa-olatu egiten ditu. Halaber, Estudio General de Mediosekin (EGM) batera, irrati-kontsumoak ezagutzeko erreferente nagusia izateaz gain, telebista-audientziak ere neurtzen ditu, besteak beste.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena