EiTB TALDEA
Saria EITBri
EITB Media
Alaitz Ochoa de Eribe kazetariaren 'Gasteizko auzo adimenduna' erreportajea nabarmendu dute 'Digitalizazio jasangarria' kategorian.
Alaitz Ochoa de Oribe beste bi saridunekin
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Elhuyar Fundazioak eta EITBk lankidetzan ekoizten duten "Teknopolis" saioaren erreportaje bat nabarmendu dute Accenture kazetaritza-sarien 23. edizioan. Digitalizazio jasangarria kategoriako saria eraman du Alaitz Ochoa de Eribe kazetariaren Gasteizko auzo adimendua erreportajeak. Bertan, Gasteizko Koroatze auzoaren trantsizio energetikoa nola egin den erakusten da.
Etorkizun hobeago baten alde lan egiten duten informazioaren alorreko profesionalen lanak nabarmentzea dute helburu Accenture kazetaritza-sariek. Aurten, 545 kazetariren 1.073 lan aurkeztu dira, prentsa idatzian, irratian, telebistan edo Interneten argitara eman direnak.
Lan horien guztien artean, hiru sari banatu dira: Digitalizazio jasangarria kategoriako saria ETBko "Teknopolis" saioko Alaitz Ochoa de Eribek eraman du; Ekonomia eta berrikuntza alorrekoa RTVEko "España Directo"ko Ruben Ortegak, eta Teknologiak eta enpresen eraldaketa kategoriakoa El Mundo egunkariko Jaime Viciosok.
Aitortutako ETBren lanean, Gasteizko Koroatze auzoan abian jarritako SmartEnCity proiektuaren berri ematen du Alaitz Ochoa de Eribek. Eraikinen isolamendua hobetu, bero-sare bat instalatu eta mugikortasun jasangarriago baten alde egindako lana erakusten du, hain zuzen ere.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar