EiTB TALDEA
Sariak
EiTB
Elixabete Garmendia ETBko kazetari ohiak Ibilbide Profesionalaren saria jasoko du.
Olatz Arrieta kazetaria. Irudia: EiTB
Olatz Arrieta ETBk Bruselan duen korrespontsalak Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak banatzen dituen Euskal Kazetariak saria jasoko du azaroaren 5ean. Halaber, aurtengo edizioko sari-banaketa horretan Elixabete Garmendia ETBko kazetari ohia Ibilbide Profesionalaren sariarekin nabarmenduko dute.
EiTBn korrespontsal jardun dituen 20 urteak nabarmendu dituzte Arrieta saritzerakoan. Europar Batasuneko, Amerikako Estatu Batuetako eta Errusiako geopolitikan aditua da kazetaria. 15 urte egin zituen AEBn eta Errusian lanean, eta 2013tik Bruselatik ematen du berri.
Elixabete Garmendia, berriz, euskal kazetaritzaren aitzindari gisa egindako lanarengatik gailendu dute.
Halaber, beste hainbat sari banatuko ditu aurten Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak: Fotokazetaritza saria Juantxu Rodriguez argazkilariarentzat izango da, 'in memoriam'; Ingurune Kazetaritzako saria Julen Rekondori emango diote; Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell saria Mugarik Gabeko Kazetariak gobernuz kanpoko erakundeak jasoko du. Pertsonaia/Giza Instituzioaren saria Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da, eta Kazetaritza Digitala saria, berriz, Pikara Magazine aldizkari feministarentzat.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa