16:45

EiTB TALDEA

EiTBko produktuak

Produktu sorta berria salgai, EiTBren dendan

EiTB

'Go!azen'en liburua, kamiseta, koadernoak, motxila eta katilua; '3 Ene Kantak'en kamiseta eta motxila, eta EiTB Maratoiaren buffa eta poltsa daude eskuragai.

  • Besteak beste, 'Go!azen'en liburua dago eskuragai eitb-eus dendan.

    Besteak beste, 'Go!azen'en liburua dago eskuragai eitb-eus dendan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EiTBk produktu berri ugari jarri ditu salgai EiTBren denda berrian (eitb.eus/denda) udazken honetan. Erosteko dauden produktuen artean honako hauek ditugu berriak: 'Go!azen'en lehenengo liburua (bigarrena Durangoko Azokan aurkeztuko da), kamisetak, koadernoak, motxilak eta katilua; '3 Ene Kantak'en kamiseta eta motxila, eta EiTB Maratoiaren buffa eta poltsa, besteak beste.

Euskal Telebistako 'Go!azen' telesail arrakastatsuaren jarraitzaileek hainbat produktu dituzte eskueran erosteko: Jasone Osorok idatzitako Iritsi gara! 'Basakabiko udalekura iristen diren ikasleen gorabeherak biltzen dituen liburua; Go!azen, Basakabi eta marradun kamisetak; motxila handia eta motxila-zakua; katilua eta bi neurritako koadernoak. Horiekin batera, umeentzako toalla, sudadera, legginak, pitxiak, CD-ak (Durangoko Azokarekin batera aurtengo denboraldiko disko berria iritsiko da) eta estutxea daude salgai 'Go!azen'en atalean.

Bestalde, ETB3 kanalean aurten tartea estreinatu duen '3 Ene Kantak' saioko bi produktu ere aurkitu daitezke eitb.eus-eko dendan: mauka motzeko kamiseta (berdea, laranja eta gorria) eta eskolara eramateko motxila deigarria (gorria, horia eta berdea). Zuhaitz-etxeko istorioak marrazki bizidunetako liburuak ere eskura daitezke.

Horrez gain, 'El Conquistador del Fin del Mundo' saio arrakastatsuaren produktuak salgai izango dira: Ternua kamisetak eta kantinplorak.

Halaber, aurten haur minbizia ardatz duen EiTB Maratoiaren aldeko bi produktu eros daitezke: EiTB Maratoiaren irudia duten buff-a eta tote oihalezko poltsa

Horiekin guztiekin batera, 'Txoriene' eta 'A Bocados' saioetako sukaldaritza liburuak eskuratu daitezke, baita 'A Bocados'eko amantala ere. 


 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • EITB Taldea

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena