EiTB TALDEA
Sariak EiTBri
EiTB
Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkarteak astearte honetan banatu ditu Antena sariak Carlton Hotelean.
Dani Álvarez, Klaudio Landa, Gaztea, EiTB Maratoia eta ETB1eko emakumeen pilota Zilarrezko Antena sariarekin nabarmendu ditu Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkarteak, Bizkaiko atalean, sari hauen hirugarren edizioan.
ETB1eko emakumezkoen pilota Telebista sailean nabarmendu dute eta Dani Álvarez Radio Euskadiko 'Boulevard' irratsaioko gidaria Irratia sailean. Klaudio Landak eta ETB2ko 'Está Pasando' saioko lan-taldeak telebista programa onenaren saria jaso dute eta Gazteak, berriz, irrati musikal onenarena. Azkenik, EiTB Maratoia ekimenarentzat izan da Telebista Momentua atalaren barruan emango duten saria.
Berebat, Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkarteak emandako sarien hirugarren edizio honetan honako hauek ere saria jaso dute: Iñaki López, José M. Monje, Montxo Urraburu, Susana Porres, Juan Carlos Otaola, Campeones RTVE eta 'La Flor de la Canela'ko Iñaki Astigarragak.
Irrati eta telebistan diharduten pertsona, erakunde eta taldeak gailentzea da Zilarrezko Antena sarien asmoa. Emate ekitaldia astearte honetan, ekainak 25, izan da Bilboko Carlton hotelean.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa