15:40

EiTB TALDEA

Saria

Mikel Ayestaranek Ignacio Ellacuria Saria jaso du

Lehendakariak Lankidetzako 2018ko Ignacio Ellacuria saria eman dio EiTBko korrespontsalari

0:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Ayestaran EiTBko korrespontsalak (Beasain, 1975) Garapenerako Lankidetzaren Ignacio Ellacuria Saria jaso du Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik, astelehen honetan, otsailaren 4an, Lehendakaritzan izan den ekitaldian.

Sariaren helburua da Euskadiko nahiz beste herrialderen bateko erakunde, kolektibo edo norbanakoek herrien arteko berdintasun eta justiziaren alde eta pobrezia garaitzeko egindako lana aitortzea. Sari horren bidez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lorpen eta ekarpen esanguratsuen hedapena bultzatu nahi du, euskal gizartea sentsibilizatzeko.

Save the Childrenek Eusko Jaurlaritzako eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako kideei aurkeztu zien Ayestaranen hautagaitza. Munduan egiten diren giza eskubideen urraketak zabaltzeko egindako lanarengatik, baita euskal gizartearen elkartasun handia nabarmentzeko egin duen ekarriarengatik.

Erreferentea

Mikel Ayestaran freelance gisa egindako lanarengatik ikus-entzule eta irakurleen erreferente bilakatu da. 2015. urtean Jerusalemen bizitzen hasi zenetik, bere kronika eta istorioek Ekialde Ertainean jazotzen den guztiaren berri zabala ematen dute, gatazka hasten denean eta baita ondoren ere. Ayestaranen lana ez da gerraren jakinarazpen soila. Ayestaranek idazten dituen kronikak gatazken protagonisten hitzak jasotzen dituzte. Orobat, galtzeko gehien dutenei eta erabakitzeko ahalmen eskasa duten alboko biktimei eskaintzen die mikrofonoa: biktima zibilei, emakumeei, haurrei... erasotzen errazenak direnei, alegia.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena