13:44

EiTB TALDEA

Lankidetza

EiTB eta UNESCO Etxea, Garapen Iraunkorreko Helburuak zabaltzeko lankidetzan

EiTB

Nazio Batuko GIHak irrati eta telebistako programazioan sartzeaz gainera, informazio guztia bilduko duen weba sortu da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EiTB eta UNESCO Etxea elkar lanean ari dira Euskadiko Garapen Iraunkorreko Helburuei ikusgarritasuna eman, zabaldu eta, aldi berean, herritarrei helburu hauek bete behar direla ohartarazteko.

Garapen Iraunkorreko 17 helburuak Euskadi  Irratiko 'Goiz Kronika'n eta Radio Euskadi-Radio Vitoriako 'Vivir para Ver' irratsaioetan aurkeztu eta zabaltzen dira. Halaber, ETBko programazioan eta albistegietan Agenda 2030ari buruzko edukiak sartzen dira, eta helburu bakoitzari buruz ohartarazteko 17 bideo zabaldu.

Lankidetza martxoaren 2an jarri zen abian EiTBko Multibox aretoan hezkuntzari buruz izan zen 'Eman Minutu bat' sari banaketan. Bertan, 4. GIHaren bideoa aurkeztu zen, pertsona guztientzat Hezkuntza Inklusibo eta Ekitatiboa lortzea helburua duena.

Kanpainari buruzko informazio eta eduki guztiak biltzeko erreferentziazko webguna sortu da:

Gaztelania: /es/tag/objetivos-desarrollo-sostenible/

Euskara: /eu/tag/garapen-iraunkorrerako-helburuak/

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena