17:16

EiTB TALDEA

Digitalizazioa

EiTB Nafarroaren konponbide baten zain dago seinalea digitalizatzeko

Nafarroako Gobernuaren konponbidearen zain dago EiTB, hango Parlamentuak joan den urriaren 25ean seinalea digitalizatzeko egindako eskaera bete ahal izateko.

  • EiTBren egoitza, Bilbon.

    EiTBren egoitza, Bilbon.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako  Foru Parlamentuak urriaren 25ean seinalea digitalizatzeko eskaria egin zion EiTBri. Eskari hori hauxe zen: "Nafarroako Foru Parlamentuak EiTBri sare analogikoa digitalizatzea eskatzen dio aldi baterako, behin betiko konponbidea iritsi  arte". Hortaz, EiTB Nafarroako Gobernuaren konponbidearen zain dago digitalizazio prozesua egiteko.

EiTBk prest ditu LTD bidez Iruñerrian ETBko eta Taldeko Irratietako seinalea eskaini ahal izateko beharrezkoa diren balialide teknologikoak. Digitalizazioaren inguruan proposatutako konponbidea "aldi baterako da, behin-betiko konponbidea iristen den bitartean".

Hartutako neurria konponbide teknikoa da, eta ez du kostu ekonomikorik Nafarroako gizartearentzat. Eduki digitalarekin gaur egungo eduki analogikoa ordezkatu da; gaur egun ETB1 eta ETB2rako erabiltzen diren frekuentziatan, hain juxtu. Ez da leku radioelektriko berri edo ezberdinik bete.

EiTBren asmoa, Nafarroan programazio erakargarria eta kalitatezkoa eskaintzea da, euskararen normalizazioren alde eginez, eta Nafarroako gizartearen gehiengoari erantzunez.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena